Prentsa Aretoa
2015/10/13
Merkataritza Legea aztertuko duen ponentzia eratu egin da Legebiltzarrean
Luke Uribe-Etxebarria EAJko ordezkariak uste du lege honekin merkatariak Euskadin turismoaz aprobetxatuko direla eta euren salmentak hobetuko dituztela.
Merkataritza Jarduera Legearen aldaketa aztertuko duen Lantaldea arratsalde honetan eratu egin da Eusko legebiltzarrean. Luke Uribe-Etxebarria EAJko legebiltzarkideak nabarmendu duenez, “Euskadiko errealitate turistikoa eta merkataritza egokitzea du helburu, Espainiako Gobernuko dekretuen exijentziak direla eta”.
Jaurlaritzak proiektu-legea egin zuen gune turistiko handiak aldarrikatzeko eskatutako baldintzak arautzeko asmoz. EAJko legebiltzarkideak Udalen garrantzia nabarmendu nahi izan du, “eurei dagokielako bere herriaren gunea mugatzea”. Merkataritza alorra kontuan hartuta egingo dutela gaineratu du Uribe-Etxebarriak.
Gaurko ponentzian adierazi duenez, “merkatariek turismoaz aprobetxatzea bilatzen du legeak, horrela, euren salmentak handitzeko”.
Legebiltzarreko bilkurak, iragan urriaren 8an, EH-Bildu eta PSE-EE alderdien zuzenketa bana atzera bota zituen. Gaur, zuzenketa partzialak aztertuko dituen lantaldea eratu da, eta, EAJ-PNVk zuzenketa bakarra aurkeztu du legearen atalean, Udalen parte-hartzearen prozedura hobetzeko merkataritza-ordutegi aske duten guneak mugatzeko orduan.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15