Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2015/10/09

Nafarroako Parlamentuko presidentearekin bildu dira Legebiltzarrean Tejeria eta Iturrate

Iturratek bilera positibioa izan dela adierazi du, eta balioko duela bi erkidegoen arteko harremanak estutzeko. “Komunikazio-bide normalizatu eta etengabea ezartzea da kontua”.

rss Ezagutzera eman
Nafarroako Parlamentuko presidentearekin bildu dira Legebiltzarrean Tejeria eta Iturrate

ARGAZKIA JAITSI

Eusko Legebiltzarreko presidentea, Bakartxo Tejeria, eta Mahaiko kideak Ainhoa Aznarez Nafarroako Parlamentuko presidentearekin Bildu dira gaur goizean Gasteizen. Bi erakundeen arteko lehen bilera izan da, eta “veste asko izango direla espero dugu”, adierazi du Mahaiko bigarren idazkari eta EAJ-PNVko legebiltzarkideak.

Iñigo Iturratek topaketaren garrantzia nabarmendu du, bi ganberen arteko harremanak normaltzeko aurrerapena dela-eta. “Gauza askok batzen gaituzte eta gure lana bideratu behar dugu lotura historiko eta kultural horiek sakontzera”.

Bestalde, Nafarroako Parlamentuko presidenteak ziurtatu du legegintzaldi honetan hasitako elkarlanak jarraipena izango duela. “Ziur nago lan-eremu komun asko dauzkagula”. Eusko Legebiltzarraren ikur den “Izaro”ren erreplika bat eman dio Bakartxo Tejeria presidenteak Ainhoa Aznarezi.