Prentsa Aretoa

2015/07/28

Eva Juez, EAJ-PNVko legebiltzarkide berria Maribel Vaqueroren ordez

EAJKo legebiltzarkidea bere karguaz jabetu da gaur Legebiltzarrean; eta, aurretik, Eibarko EAJ-PNVren zinegotzi izan da 2005etik eta udal taldearen bozeramailea 2009tik.

rss Ezagutzera eman
Eva Juez, EAJ-PNVko legebiltzarkide berria Maribel Vaqueroren ordez

ARGAZKIA JAITSI

Euzko Abertzaleak Legebiltzar taldeak Eva Juez Garmendia du legebiltzarkide berria Maribel Vaquero Monteroren ordez; izan ere, Vaquero Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Eskubide eta Bizikidetza zuzendari  izendatu zuten iragan astean.

Eva Juez (Eibar, 1972) bere karguaz jabetu da gaur Eusko Legebiltzarrean; eta, aurretik, Eibarko EAJ-PNVren zinegotzi izan da 2005etik eta udal taldearen bozeramailea 2009tik.

Euskalduna da (EGA tituluduna) eta, Kazetaritzan (EHU-UPV) eta Pianoan lizentziaduna da; gainera, gradu-ondokoa dauka Historia Garaikidean. 

Eva Juezek bere jesarlekua hartuko du uda ostean, hain zuzen ere, Eusko Legebiltzarrean bilkura aldiari berriro ekiten zaionean.