Prentsa Aretoa
2015/06/17
“EH Bilduk, PSEk eta PPk bat egin dute EAJ-PNV frackingaren aurkako herri ekimen legegiletik kanpo uzteko”
Javier Carro legebiltzarkide jeltzaleak salatu du batzordeko lanak lehenbailehen amaitu nahi dituztela oposizioko taldeek, gaiaren inguruan desadostasuna dagoela eszenaratzeko.
Hidrokarburo ez-konbentzionalak erauzteko prozesuan eta haustura hidrauliko edo frackingean ingurumena babesteko neurri osagarriei buruzko lege-proposamena aztertzeko lantaldea gaur batzartu da Legebiltzarrean, eta EH Bilduk, PSEk eta PPk EAJ-PNV proposatutako bost urteko luzamenduaren aurka bozkatu dute. Gogoratu behar da EAJ-PNVk, halaber, proposatu zuela batzorde zientifiko independentea eratzea teknikaren aurrerapenak eta formula berriak aztertzeko.
“Ez zegoen akordio itxirik, baina gure proposamena Kataluniako luzamenduaren antzerakoa zen. EH Bildu gezurretan ari da esaten duenean EAJ-PNVk ez duela kataluniakoaren antzerako sistemaren alde bozkatu nahi. Argi ikusten duguna da lan presa daukatela batzordeko lanekin amaitzeko, eta akordio falta eszenifikatu nahi dutela”, salatu du Carrok.
Legebiltzarkide jeltzaleak azaldu duenez, PSE eta EH Bildu eroso daude egoera honetan, izan ere, ez dute interesik azaldu EAJ-PNVk egindako proposamenaren aurrean. “Gainditu egin ditu guk Estatuarekin adostu nahi genuen luzamenduak. Hori dela eta, ados jarri dira gure proposamena bertan behera uzteko, lege hau, PPren laguntzarekin onartu nahi dutelako lehenbailehen”, ziurtatu du.
Azkenik, EAJ-PNV zailtasunak jartzen ari dela entzun ostean, Javier Carrok argitu du bere alderdiak eskaintza luzatu diola Ingurumeneko Batzordeko presidenteari, EH Bilduko Marian Beitialarrangoitiari, hilaren 22an egitekoa den eta Carrok berak presiditzen duen Ekonomiaren Garapen Batzordea bertan behera utzi eta Ingurumenekoa deitzeko. “Eskaintza honek salaketa hori gezurtatzen du. Ikusiko dugu zer gertatzen den batzorde hartan, baina argi gelditu da EAJ-PNV ez dela frackingaren aurkako herri ekimen legegilea oztopatzen ari”, ondorioztatu du.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15