Prentsa Aretoa
2015/06/15
EAJ-PNVk José Luis Bilbao proposatu du José María Gorordo ordezkatzeko Herri Kontuen Euskal Epaitegian
Euzko Abertzaleak Legebiltzar taldeak José Luis Bilbaoren, jarduneko Bizkaiko Diputatu Nagusiaren hautagaitza, proposatu du, gaur goizean, Herri Kontuen Euskal Epaitegiko batzordekide izateko, José María Gorordoren ordez.
Horrez gain, EAJ-PNVk gaur egun erakunde honetako kide diren Begoña Marijuán eta Eusebio Meleroren hautagaitzak ere aurkeztu ditu, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren agintaldia amaitzear delako.
José Luis Bilbao Zientzia Ekonomikoetan lizentziatua dago Euskal Herriko Unibertsitatean (Sarrikon), eta Administrazio Publikoan ardura ezberdinak izan ditu, batez ere, kudeaketa eta ekonomiaren kontrolaren alorretan. Ardura esanguratsu ezberdinak izan ditu. Esaterako, 1983 eta 1987. urteen artean, Gastu Publikoaren eta Ogasun Departamentuko Finantzen zuzendari izan zen; hurrengo lau urteetan, Bizkaiko Ahaldun Nagusiaren Idazkari Nagusi izan zen, bai eta aurrekontuen koordinatzaile nagusia ere. 1991-1995 legegintzaldian, Ekonomiaren Sustapenerako Diputatu izan zen, eta, 2003tik gaur egun arte, Bizkaiko Ahaldun Nagusi. Bilbao Itun Ekonomikoaren Batzorde Mistoko eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren ordezkari ere izan da, besteak beste.
Eusebio Melero Zuzenbidean lizentziatua dago eta Masterra dauka Giza Baliabideen kudeaketa eta garapenean. Bere ibilbide profesionalari dagokionez, EAEko Administrazioko Goi-Mailako Kidegoko funtzionarioa da. Beste hainbat karguren artean, nabarmentzekoak dira Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Zerbitzu zuzendaria (1991-1999), Bilboko Udaleko Gizarte Ongizate Saileko eta Giza Baliabideen Zerbitzuko zinegotzi-ordezkaria (1999-2003), Bizkaiko Foru Aldundiko Herri-lan eta Garraio Foru Diputatua (2003-2007) eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiko Kontseilaria (2007-gaur egun).
Begoña Marijuán, berriz, Zientzia Ekonomikoetan eta Enpresaritzan lizentziatua dago, eta bere ibilbide profesionala enpresa pribatuan eta administrazio publikoan egin du. Besteak beste, auditore lanetan aritu da Coopers y Lybrand enpresan eta Eusko Jaurlaritzako zenbait departamentutan lan egin du, esaterako, Ogasun eta Finantzien Departamentuko Kontu-Hartzailetzako zuzendaritzan; Urbanismo, Etxebizitza eta Ingurumeneko Departamentuaren Zerbitzuen zuzendaritzanan; eta Osasun Saileko Plangintza eta Erregimen Ekonomikoko zuzendaritzan. 1991az geroztik, Herri Kontuen Euskal Epaitegiko kide da.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15