Prentsa Aretoa
2015/06/04
EAJ-PNVk EH Bildu eta Alderdi Popularrarekin eginiko bilerekin itxi du hauteskundeen ondoren aberri mailan eginiko elkarrizketa erronda
Jeltzaleen ordezkariak eta hauen buru EBBren presidente Andoni Ortuzar Eusko Legebiltzarrean batzartu dira gaur, hurrenez hurren, Hasier Arraiz eta Arantza Quiroga taldeburu izan dituzten ordezkari taldeekin.
EAJ-PNVk gaurkoan amaitu du, iragan maiatzaren 24ko udal eta foru hauteskundeez geroztik Euskadiko alderdi politiko nagusiekin egin duen elkarrizketa erronda. Andoni Ortuzar EBBren presidentea taldeburu izan duen ordezkari taldea gaur goizean batzartu da Hasier Arraiz buru izan duen EH Bilduko ordezkariekin , eta geroago Arantza Quiroga buru izan duen PPko ordezkariekin, atzokoan Euskadiko Ahal Dugu-Podemos taldeko arduradunekin batzartu ondoren.
10:00etan, Ortuzarrek berak Pilar García de Salazarrek (EBBren idazkaria) eta Joseba Egibarrek (GBBren presidentea) osatutako ordezkaritza jeltzalea batzartu da Arraizek , Pello Urizarrek, Rebeka Uberak eta Oskar Matutek osatutako EH Bilduren ordezkaritzarekin. Bileran, alderdi politiko biek egiaztatu ahal izan dituzte ikuspuntu ezberdinak dituztela gobernu egitasmoak adosteko orduan, gaur egun gizartearen beraren ikuspuntu kontrajarriak dituztela argi izanik. Dena dela, EAJ-PNVk eta EH BIlduk gaurko bileran hitzartu dute hurrengo asteotan beren arteko harremanak hobetzeko ahalegina egingo dutela, hauteskunde ziklo intentsuaren eraginez zertxobait kaltetuta geratu direla ikusirik. "Argi ikusi dugu hauteskunde kanpaina aurreko eta kanpainako giroak hobetu beharreko harreman politiko eta konfiantza giroa utzi digula, eta talde bion arteko harreman hori etorkizunera begira nola hobetu ahal den ikustea adostu dugu" baieztatu du Joseba Egibarrek bilera amaitutakoan.
Bi ordu geroago, jeltzaleen ordezkariak Euskadiko PP alderdiaren izenean Arantza Quiroga buru izan den eta Nerea Llanosek, Antón Damboreneak, Borja Sémperrek eta Javier de Andrések osatu duten ordezkaritzarekin batzartu dira. Jeltzale eta ‘popularrek’ adostu dute, gaurtik aurrera, Herrialde Historiko bakoitzean osatu diren batzordeak izango direla negoziaketekin segituko dutenak. Egibarrek berak aitortu duenez " bereziki intentsuak izango dira Vitoria-Gasteizen eta Araba osoan". " PPrekin izan dugun batzarrean ere, zuzenean eta zintzotasun osoz hitz egin dugu. PP alderdiak ez du Gasteizi buruzko eskari berezirik planteatu. Herrialde mailako erabakiak alderdi bakoitzaren aldetik herrialde mailan osatu ditugun batzordeetan eztabaidatzea adostu dugu" amaitu du Egibarrek.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15