Prentsa Aretoa
2015/05/17
EAJ-PNVk bost urteko luzamendua ezartzea proposatu du gasa frackingaren bidez esploratu eta ustiatzeko tekniketan
Jeltzaleek proposatu dute Eusko Jaurlaritzan batzorde zientifiko independientea eratzea teknikaren eboluzioa aztertzeko.
-
Javier Carro legebiltzarkide jeltzalea, frackingaren Javier Carro legebiltzarkidea, frackingaren luzamenduari buruz 2015/05/17
Euzko Abertzaleak Legebiltzar Taldeak emendakina aurkeztuko du bihar euskal Ganberan, gasa frackingaren bidez esploratu eta ustiatzeko tekniketan bost urteko luzamendua ezartzea proposatzeko. Halaber, Legebiltzar Talde jeltzaleak proposatuko du Eusko Jaurlaritzan batzorde zientifiko independentea eratzea teknikaren eboluzioa eta formula berriak aztertzeko. Guztira, jeltzaleek bederatzi emendakin aurkeztuko dizkiote hidrokarburo ez-konbentzionalak erauzteko prozesuan eta haustura hidraulikoan (Frackinga) ingurumena babesteko neurri osagarrien buruzko Lege Proposamenari.
Gaiaren inguruan gogoeta sakona egin ondoren, bi puntutan oinarritu du EAJ-PNVren Legebiltzar Taldeak bere proposamena:
a) Legalitatearen printzipioa: Hasieratik berretsi dugu ekidin behar dela Estatuak, bere eskumenen defentsan, Eusko Legebiltzarrak onartzen duen proposamena errekurritzea. Izan ere, Estatuak, Errioxa eta Kantabriako legeak indargabetu ditu, eta babesik gabe utzi ditu bi erkidegoak. Indargabetutako legeekin ezinezkoa da aurrera egitea. Estetikoki begi onekin ikusten diren legeak badira ere, astebetera indargabetuak izaten dira. Eta ez dute ezertarako balio. Ez dute ahalbidetzen aurrera egitea, eta ez dute ezer debekatzen.
Ildo horretan, Euzko Abertzaleak-Nacionalistas Vascos Legebiltzar Taldeak uste du, EAEk, ingurumen esparruan dituen eskumenen baitan, ezarri dezakeela luzamendua gasa esploratu eta ustiatzeko tekniketan.
b) Arduraren printzipioak eskatzen du babes neurriak hartzeko, badirelako susmo arrazoituak diotenak produktu batzuk eta frackinga arriskutsuak izan daitezkeela osasunarentzat eta ingurumenarentzat. Arrisku horren berri ematen duen froga zientifikorik ez dago oraindik.
EAJ-PNVren proposamena irekia dago legebiltzarreko taldeen artean eztabaidatu eta negoziatzeko. Horretarako, Talde Legebiltzarkideak iradoki du Eusko Jaurlaritzaren baitan batzorde zientifiko independentea eratzea teknikaren eboluzioa aztertzeko. Batzordeak, aldian-aldian, txostenak bidaliko ditu Eusko Legebiltzarrera teknikaren eboluzioaren berri emateko eta gerta litezkeen aldaketei buruzko informazioa emateko. Modu horretan, haustura hidraulikoaren teknika eta teknika berrien inguruko azterketa hobea egin ahal izango da.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15