Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2015/05/14

EAJ-PNVk konpromisoa hartu du Osakidetzarekin eta C Hepatitisa duten gaixoekin

Kerman Orbegozo eta Jon Aiartza EAJko legebiltzarkideek argi eta garbi erakutsi dute EAJren konpromisoa Osakidetzarekin eta C Hepatitisa duten gaixoekin, Legebiltzarrean egindako prentsaurrekoan.

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk konpromisoa hartu du Osakidetzarekin eta C Hepatitisa duten gaixoekin

ARGAZKIA JAITSI

Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak salatu du inor ez dela harremanetan jarri talde jeltzalearekin C Hepatitisarei buruz hitz giteko; eta, era berean, Kerman Orbegozo eta Jon Aiartza EAJko legebiltzarkideek argi eta garbi erakutsi dute EAJren konpromisoa Osakidetzarekin eta C Hepatitisa duten gaixoekin. Izan ere, tratamendu horiek teknikoki oso konplexuak diren arren (tipologia anitza eta sendagaien eboluzio etengabea) agerikoa eta zalantza gabea da Osakidetzak  C Hepatitis delako gaixotasunak jota dauden pertsonekin EAJk daukan konpromisoa. 

2014ko abuztuan, Osasun Ministerioak antibiral berria erabiltzea onartu zuen, "simeprevir" delakoa, eta irailean bertan hasi zen  Osakidetza gaixoei ematen. Azaroan, berriz, Ministerioak "sofosbuvir" erabiltzeko baimena eman zuen eta abenduan Osakidetzan  ematen hasi ginen,"daclatasvir" izenekoarekin batera.

Eta, 2015eko apirilean,  farmazia elkarteek egindako sendagai bi, hau da, Abbvie 3D eta Harvoni, Estatu osoan erabiltzeko baimena eman zen. Maiatzaren 11n Osakidetzako profesionalek sendagai horiek eskura izan zituzten, behar zuten gaixoei emateko.

“Horrek argi eta garbi erakusten du sendagai horiek Osakidetzan normaltasun osoz integratu direla; eta, gainera, era ordenatu eta eraginkorrean egin dela. Orain arte, horiek izan dira Eusko Jaurlaritzak  gizakien alorrean, medikuntza, zientzia eta kudeaketa esparruetan egin duena, egiten ari dena eta egingo duena”, esan dute.

Baina, EAJk edo babesten duen Gobernuak “inoiz egingo ez dutena da C hepatitisa duten gaixoen edo senideen min eta sufrimendua  inolako alderdikeria eta interes pertsonaletarako erabiltzea. Ez dugu inola ere egingo. EAJ-k eta Eusko Jaurlaritzak ez dituzte pertsonak manipulatuko, are gutxiago gaixoak. Mina eta sufrimendua ez du  inolako elektoralismorako erabiliko”.

EAJk ez du  baliatuko Euskadiko Alderdi Popularrak  lotsagabekeriarik handienarekin erakusten duen zinismo eta demagogia. EAJ-ri eta Eusko Jaurlaritzari, Genova kaleko egoitzari edo Mariano Rajoy presidentearen Gobernuari eskatzeko gai  ez dena exijitzen dion Alderdi Popularra.

Aldi berean, EAJ ez da eroriko EH  Bildu murgildu den zitalkerian. Talde horrek erakusten duen inkoherentzia, bere hipokresiaren neurrikoa da. Beste behin ere, EH Bilduk  eskua eman dio Alderdi Popularrari, EAJ hauteskundeen aurrean ahultzeko helburu bakarrarekin,  eta ez du inolako arazorik, pertsonen sentimenduekin jolastu behar badu ere. Oraingo honetan, EH Bilduk ez ditu euskal herritarrak engainatuko. Herria heldua da eta argi eta garbi ikusten du zer den egia eta zer den itxurakeria;  ondo ezberdintzen ditu zen onez egindakoa eta populismo hutsez egiten dena. Alderdi Popularrarekin atera duen argazki horrekin, EH Bilduk agerian uzten du bere kontraesanik  nabarmenena, Alderdi Popularraren Espainiar Gobernuak C hepatitisari ematen dion tratamendua abalatzen duelako. Eta hori, argi izan dezagun, Eusko Jaurlaritza ematen ari dena baino kalitate askoz txikiagokoa da medikuntza eta zientziari dagokionez eta, baita gizalegearen arabera, egokia denari dagokionez.