Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2015/03/24

GBB: “EH Bildu edozer egiteko gai da botereari helduta jarraitzeko”

Lurralde erakunde jeltzaleak ohartarazi du ezker abertzalearen jarrera “ez dela aldatu, lehengo berberek jarraitzen dutelako agintean”.

rss Ezagutzera eman
GBB: “EH Bildu edozer egiteko gai da botereari helduta jarraitzeko”

ARGAZKIA JAITSI

EH Bilduk eta PPk Bidegiren inguruko ikerketa batzordean sinatu dituzten ondorioak ezagutu ondoren, Gipuzkoako EAJ-PNVk ondorioztatu du ezker abertzaleak “EAJ-PNV egurtu besterik” ez duela egin nahi izan AP-1eko hiru teknikariren aurka, “koldarkeria politikoarekin”, jarri duen kereilarekin.  “Beti egiten dute berdin: lehenengo, seinalatu, eta,gero, zalantza sortu eta hedatu ustezko arerio politikoa suntsitzeko. Etsitutakoen jarrera da hori”, salatu du Gipuzko Buru Batzarrak.

Gauzak nola joan diren ikusita, GBB ez dago harrituta, aurreikusitakoa bete da: “Ezker abertzaleak frogatutzaz eman du ezker abertzaleko kide batzuk aurretik idatzi zuten txostena”. Jeltzaleek salatu dutenez, ezker abertzaleak, helburua lortzeko, Alderdi Popularraren babesa izan du, “politikoki noraezean dabilen eta ustelkeriak jota dagoen alderdiarena”.

GBBk nabarmendu du ez dela frogatu ezker abertzaleak egindako salaketa bat bera ere. Alderantziz: ezker abertzaleak emandako argudio guztiak banan-banan gezurtatu dituzte 48 ordutan burutu den ikerketa batzordean agerraldia egin dutenek. Ildo horretan, jeltzaleek erantsi dute duela egun batzuk Joseba Permachek, Azpeitiko Epaitegiaren aurrean, erakutsitako pankartak aurreratu zuela ikerketa batzordearen ondorio txostenaren edukia. “Lehengo berberek jarraitzen dute boterean, eta horregatik ez da aldatzen ezker abertzalearen jarrera”,  salatu du GBBk. Honakoa erantsi du jarraian: “EH Bildu edozer egiteko gai da botereari helduta jarraitzeko”.

Horrekin guztiarekin, GBBk ondorioztatu du kudeaketa publikoaren ikuspuntutik “lotsagarria dela” EH Bilduren jarrera, eta, politikatik, abertzaleen perspektibatik, “erabat etsigarria”.