Prentsa Aretoa
2015/02/18
Iturrate: “Ezker Abertzaleak boto gutxi batzuk lortzeko abiatu duen difamazioaren kanpaina politikaren duintasunaren mugan dago eta adostasunak lortzea zailtzen du”
Legebiltzarkide jeltzaleak salatu du EAJren aurkako erasoekin “kea zabaldu nahi duela Ezker Abertzaleak bere barnea dituen arazo eta zatiketei buruz hitz egin ez dadin”.
EH Bilduk Euzko Alderdi Jeltzaleko kideen izen ona eta kudeaketarako gaitasunaren aurka abiatu duen estrategiaren aurrean, Iñigo Iturrate legebiltzarkide jeltzale eta Legebiltzarreko Mahaiaren bigarren ordezkariak adierazi du onartezina dela EH Biduk EAJrekiko daukan obsesioa. "EAJ jarri nahi du eztabaida guztien erdian. Herri hau askoz ere hobeto egongo litzateke ezker abertzaleak EAJren aurka egiten pasatzen duen denbora Herri honen alde, bere ekonomia eta elkarbizitzaren alde lan egiten jardungo balu".
Horren harira, ezker abertzalearen jarrera politikakeria zikina dela esan du; eta, halaber, bere ustez "estrategia honekin izaera okerreneko etekin politikoa lortu nahi du ezker abertzaleak. EAJren aurka epaitegietan aurkeztutako salaketa batek berak ere ez du aurrera egin, baina kalte pertsonal eta politiko konponezinak sortzen ari dira".
Iturrateren berbetan, "ezker abertzalea bere gabeziak estaltzen saiatzen ari da kanpaina zeken honekin. Kea zabaldu nahi du, ezker abertzaleak bere barnean dituen arazo eta zatiketei buruz hitz egin ez dadin".
Gainera, etekin politikoa lortzeaz gain, ezker abertzaleak, EAJren aurkako eraso bortitz honen bidez, bere kideak batuta eduki nahi ditu garai berri honetako etsaiaren aurkako borrokan, hau da, EAJren aurka. "EAJ ez da inoren etsaia izan inoiz; kolore bateko eta besteko diktaduren etsaia bakarrik izan da; behin ere ez da Herri honen etsai izan. Denek ezin dute hori esan. Herri honek alde bateko eta besteko etsaiak izan ditu, baina inoiz ez EAJkoak", esan du Iturratek.
Iturratek esan du zinismo ikaragarria dela taula gainera igo, mitin batera joan edota egunero prentsaurrekoak deitzea euskaldunen arteko elkarlana egin behar dela esan eta abertzaleen batasunerako deialdiak egitea eta, jarraian, taula gainetik jaitsi eta argiak eta kamerak itzaltzean, lohietan sartu eta epaitegietara jotzea Euskadiko politika lokazteko. "Eta hori guztia boto gutxi batzuk lortzeko. Ezker abertzaleari ahoa betetzen zaio euskaldunen batasuna lortu behar dela esaten eta EAJri gonbidapen faltsu eta hutsak bidaltzen. Herritarrak engainatzen ditu. Herri hau defendatzen duela dio, baina Herri hau engainatu eta traizionatu besterik ez du egiten".
Azkenik, Iturratek nabarmendu du ezker abertzalearen kanpaina honek zaildu eta ia ezinezko egiten duela Herri honetako bi alderdi nagusienen arteko akordioa, Herri honen gehiengoa ordezkatzen duten bi alderdi abertzaleen adostasuna. "Ez da posible eskua luzatu eta jarraian labana sartzea. Onartezina da. Pazientziak mugak ditu. Eta politikaren duintasunak, ere bai. Ezker abertzalea horiek guztiak gainditzekotan da", amaitu du.
Bideo erlazionatuak...
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15