Prentsa Aretoa
2015/02/18
Joseba Egibar: “Gipuzkorren eskutik etorriko da Gipuzkoak behar duen aldaketa”
GBBko presidente eta EAJ-PNVren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak, Joseba Egibarrek, azaldu du “Gipuzkoak behar duen aldaketa gipuzkoarren eskutik” ailegatuko dela maiatzeko hauteskundeen ostean.
Burukide jeltzaleak ohartarazi du herritarrek antzeman dutela Bilduk gizartearekin bat egiteko duen ezintasuna, eta horrek hauteskundeetako emaitzetan eragina izango duela uste du. Argudiatu du koalizioak propio hartu dituela bere baitako sektore gogorrenen aldarrikapenak, eta horiek inposatzen saiatu dela. Ondorioz, inposizio-lainoaz estali du Gipuzkoa. “Bere proiektuaren definizioa oso lotua dago kontrolarekin eta horregatik saiatzen da gizartea kontrolatzen. Hori ez dator bat gipuzkoar gizartearen perfilarekin”, azaldu du RNE irratian egindako elkarrizketan.
Maiatzaren 24eko hauteskundeei begira jarrita, aurreratu du EAJ-PNVk Donostian eta Gipuzkoan irabazteko itxaropena daukala. Izan ere, jeltzaleek azken lau urteetan egindako oposizio eraikitzailea eta Bilduren kudeaketa kaxkarrak emaitza onak emango dizkio Euzko Alderdi Jeltzaleari. “Gogor lan egingo dugu Bilduk Gipuzkoan sortu duen blokeoa gainditzeko”, ziurtatu du. Ildo horretan, esan du bere alderdiak programa zehatzak jarriko dituela mahai gainean, alegia, sektore estrategiko bakoitzerako ekintzak proposatuko dituela. Halaber, EAJ-PNV akordioak lortzeko daukan borondatea berretsi du: “Salbuespen gutxi batzuk kenduta, uste dugu beharrezkoa izango dela akordioak lortzea Gipuzkoako egonkortasuna bermatzeko. Gure lehentasunak zeintzuk diren esan eta adostasunak lortzen saiatuko gara bai edukietan, bai eta moduetan ere”.
Bilduk Gipuzkoako Aldundian egindako kudeaketari buruz galdetu diotenean, gogor kritikatu du ezker abertzalea “EAJ-PNV egurtzen obsesionatu delako eta zeregin horretan bere ardura nagusia baztertu duelako: gipuzkoar guztientzako gobernatzea”. Jakinarazi duenez, Bilduk, Azpiegituretako diputatu Larraitz Ugarten gidaritzapean, lau urte daramatza EAJ-PNVk AP-1 errepidean zerbait ezkutatzen duela sinestarazi nahian. Argudiatu du Gipuzkoako Aldundiak errepide honetako tuneletan neurketan egiten jardun duela negua, bertan erabilitako hormigoiak Bidegiko fakturetan agertzen denarekin bat egiten ote duen aztertzeko. “Baina ez dute ezer ere ez aurkitu ez dagoelako ezer. Oso neketsua izan behar da behin eta berriro zerbaiten bila aritu, eta, azkenean, ezer ere ez aurkitzea”, esan du Ugarteri buruz honakoa gehitzeko: “Iraganarekin obsesionatuta dago, kudeaketan trabatuta dago eta ez dauka etorkizun politikorik”.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15