Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2015/02/17

EH Bildu gezurretan ari da; EAJk ez du frackingaren eztabaida atzeratu nahi

EAJk adituen agerraldiak eskatu ditu emendakinak aurkezteko epea zabaldu baino lehen. Honelako eskaerak ohikoak dira Eusko Legebiltzarrean.

rss Ezagutzera eman
EH Bildu gezurretan ari da; EAJk ez du frackingaren eztabaida atzeratu nahi

ARGAZKIA JAITSI

EH Bildu salatu du EAJ-PNVk Frackingaren inguruko herri ekimenen legegilea geldiarazi nahi duela, frackinga babesten duela ezkutatzeko asmoz. Horren aurrean, EAJ-PNVren legebiltzar-taldeak honako hau adierazi nahi du: 

 

- Erabat gezurra da EAJ-PNVk frackingaren inguruko eztabaida geldiarazi nahi duela.

- Frackingaren eztabaidak duen garrantzia kontutan hartuta, agerraldien eskaerak irekitzeko eskatu besterik ez dugu egin. Izan ere, adituek frackingari buruzko ezagutza emango dute, jarraian, taldeek zuzenketak aurkeztu ahal izateko.

- Ohiko prozesua da horrelako ekimenak egiteko orduan. Gauza bera gertatu zen Giza Klausulak eta Gurasoen Korrespontsalitatearen herri ekimen legegileekin, besteak beste.

- Gaur bertan, Legebiltzarreko Mahaiak izapide berbera jarraitu du Adizioen Legerako; beraz, agerraldien epe bat irekiko da, eta gerora, taldeek zuzenketak aurkeztuko dituzte.

- EH Bilduk ere eskatu izan ditu adituen agerraldiak emendakinak aurkezteko epea baino lehen. Hala egin zuen Giza Klausulen Herri Ekimen Legegilearekin, Udal legearekin, Jokoen eta Ikuskizunen Legearekin eta Larrialdien Legearekin. Inor ez zen aurka azaldu, EH Bilduren eskaera arrazoitua zegoelako eta Legebiltzarrean ohikoak direlako horrelako eskaerak. 

- Ohikoak diren eskaerak ez dira salbuespenak. EH Bilduk adituen agerraldiak eskatzen dituenean ohikoa dela esaten dute, EAJ-PNVk egiten duenean, aldiz, salbuespena eta blokeoa dela diote. Koherentzia falta zaio EH Bilduren diskurtsoari.

Gaur arte, ez da inor prozedura honen aurka agertu. Horregatik, EAJ-PNVk eskatzen dio EH Bilduri ez dezala gezurrik esan EAJ-PNVk frackingaren eztabaida atzeratu nahi duela esatean.