Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2015/02/08

EH Bilduk eta PSEk gezurra esan dute Legebiltzarreko Osasun Batzordearen gai-zerrenda zuzendu dela esatean

EAJko legebiltzar-taldeak gezurtatu egin nahi du igande honetan komunikabideetan argitaratutako informazioa; izan ere, EH Bildu eta PSE alderdiek Legebiltzarreko Osasun Batzordera itzuliko direla jakinarazi dute, behin gai-zerrenda zuzendu eta gero.

rss Ezagutzera eman

Iragan asteleheneko EH Bildu eta PSE alderdien xantaia dela eta, (Osasun Batzordean ez egotea erabaki zuten), eta Gorka Maneiro UPyDko legebiltzarkidearen babesarekin (Osasun Batzordera ez zen etorri), Osasun Batzordearen Mahaiak erabaki zuen ez zela lana gehiago atzeratuko; eta, beraz, astelehen honetan, hilak 9, aurreko otsailaren 2ko batzordearen gai-zerrenda gehituko zela, baita otsailaren 9rako aurreikusita zegoen gai-zerrenda ere. 

Hori dela eta, ez da Osasun Batzordeko gai-zerrendaren zuzenketa bat izan, baizik eta aldez aurretik finkatutako lanak eta datak berreskuratu dira; izan ere,  kontuan hartuta, iragan abendutik urte honetako apirila arte Osasun Batzordeko gai-zerrenda guztiak zehaztuta daudela.

Azkenik, astelehen honetako gai-zerrenda, otsailak 9, aurreikusitako agerraldi guztiei eutsiko zaie, eta horien artean, honako hauek izango dira: Jon Darpon, Jaurlaritzako Osasun Sailaren sailburua; Miren Dorronsoro, Osasun Publikoaren eta Adikzioen zuzendaria; eta Joseba Aranzabal, EAEko Trasplanteen koordinatzaile nagusia. Edozelan ere, aurreikusitako agerraldiren bat gai-zerrendan agertzen ez bada, agenda-arazoa izango da arrazoia; baina inolaz ere ez, EH Bildu-PSE xantaiagatik.