Prentsa Aretoa
2015/02/05
EAJk Maite Iturbe babesten du EiTBren helburu profesionalak betetzen ari delako
EAJko Legebiltzar Taldeak oposizioari gogoratu dio oker dabilela EiTBko zuzendaritza kritikatzen, EiTBren administrazio kontseiluak onartu zuelako enplegua iraungiarazteko prozedura.
EAJren legebiltzar-taldeak babesa agertu dio Maite Iturberen EiTBko zuzendaritzari, eta gaurko Legebiltzarreko eztabaida hauteskunde-aurrealdian jarri du. Oposizioko gainerako alderdiekin alderatuta, jeltzaleek gogora ekarri dute EAJk ardura duela Euskal Administrazioan eta, beraz, “duen misio garrantzitsua da kudeatzea, erabakiak hartzea eta irizpide instituzionala aplikatzea”.
Luke Uribe-Etxebarria legebiltzarkide jeltzaleak adierazi du oposizioa “erratu” egin dela, EiTBko zuzendaritzari exijitzen enplegua iraungiarazteko prozedura bertan behera utz zezala. Arrazoitu du EiTBren Sorrera Legearen 8. Artikuluaren arabera Administrazio Kontseiluari dagokiola lantaldeak onartzea edo aldatzea; eta beraz, “Legebiltzarreko Bilkurak Enplegua Erregulatzeko Espedientea aipatzen duenean, erreferentzia egiten dio Administrazio Kontseiluaren akordio baten zuzeneko ondorio den inguruabar bati”. Hortaz, gaur onartutako Legez Besteko Proposamenak, zegokion erabakia hartu zuen Gobernu-organoari zuzendu behar zitzaion. Izan ere, gaur eztabaidatutako neurria Administrazio Kontseiluak berak onartu zuen, 2014ko apirilaren 28an, kontseilarien %70 babesarekin. Neurri hori orain jartzen dute zalantzan”. Ildo horretan, lanpostuak erregularizatzeko eta amortizatzeko erabakia indarrean daude, eta gogoratu du EiTBko Administrazio Kontseiluaren bi heren baino gehiagoren aldeko botoa jaso zuela erabakiak. “Onartutako Legez Besteko Proposamenak ondorio praktikorik izan ahal izateko, Administrazio Kontseiluak apirileko bere erabakia indargabetu beharko luke, bi herenen babesa eta justifikatutako beharrezko memoria tarteko”, azaldu du.
EAJ-PNVren legebiltzar-taldetik gogoratu dute Enplegua Erregulatzeko Espedientea, kasu honetan, formula juridiko instrumentala baino ez dela. Helburua da onartutako akordioa garatzea, eta bere jatorria da Auzitegi Gorenaren ekainaren 24ko sententzian ezartzen den jurisprudentzia-aldaketa. Azaldu bezala, sententzia hori mesedegarria da langileentzat eta bere ordezkarientzat. Haatik, Langileen Estatutuko iraungiarazteko prozedura kolektiboa eskatzen duenez, berme eta babes hobea eskaintzen die irtetzeko, eta urte bakoitzeko, gutxienez, 20 eguneko indemnizazioa behartzen duelako. Horrez gain, kalteak gutxitzeko neurri sozialak ere hartzera behartzen du. Neurri horiek ez zeuden jasota eta ez ziren bete beharrekoak, finkoak ez ziren langile indefinituen amortizaziorako aurreko jurisprudentziarekin.
Ondorioz, Uribe-Etxebarriaren ustez talde politikoen adierazpenek eta gaur onartutako Legez Besteko Proposamenak “errespetu politikoa merezi dute”, baina, ziurtatu du, “eragin praktikoei dagokienez, ez dute indar legalik, oraindik indarrean baitago Administrazio Kontseiluak Zuzendaritza Batzordeari emandako mandatua, eta Administrazio Kontseilua baita langilegoa aldatzeko eskumena duen organo bakarra”.
Horregatik guztiagatik, EAJ-PNVk bere babesa adierazten dio Maite Iturberi eman zaizkion eskumenak betetzeko eta garatzeko, eta ulertu egiten du EITBk EPL (Enplegu Lehiaketa Publikoa) amaitzea, are gehiago dagoeneko hautaketa-prozesua amaitu ondoren eta onartu duten hautagaiak interesatuta daudenean kazetaritza-lana egiteko euskal irrati publikoan, bai 49 lanpostu finkoetako bat lortuz, bai lan-poltsara sartuz.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15