Prentsa Aretoa
2015/01/18
‘Euskadi Hazi Arazi‘ lan eta zintzotasunean oinarri, hori da EAJ-PNVren hautagaiek udal eta foru hauteskundeei begira hartu duten konpromisoa
Iñigo Urkullu Lehendakariak eta EBBren presidente Andoni Ortuzarrek Durangon berretsi dute talde jeltzaleak euskal hiritargoarekin duen konpromisoa. Horri lotuta, EAJ-PNVk kudeaketa lanerako duen gaitasuna eta Euskadiren interesen defentsa eskaini ditu enplegua sortzeko, krisia atzean uzteko eta herri honek bere etorkizuna erabakitzea ahalbidetzeko.
2015eko udal eta foru hauteskundeen hautagien aurkezpena (Andoni Ortuzar)
HITZALDIA - 2015/01/182015eko udal eta foru hauteskundeen hautagien aurkezpena (Iñigo Urkullu)
HITZALDIA - 2015/01/18
‘Euskadi Hazi Arazi’ lanean eta zintzotasunean oinarri. Hori da EAJ-PNVren helburu eta konpromisoa, eta milaka alderdikidek, alderdizalek eta herri kargudunek azken hilabeteotan garatu izan duten lanaren ‘azken txanpa’. Lan honen abiapuntua izan zen hiritargoaren arazoak, kezkak eta eskariak antzematea eta denon artean aztertzea. Lan hori fase berri batean sartu da gaur ehundaka hautagaiak aurkezteko egin den ekitaldiarekin. Pertsona hauek beren hauteskunde eta gobernu egitasmoen bidez arduratuko dira euskal emakume eta gizonen eskariak eta beharrak asetzen. Iñigo Urkullu Lehendakariak eta Euzkadi Buru Batzarraren presidente Andoni Ortuzarrek Durangoko Landako Gunean bildu diren 1.500 pertsonei hitz egin diete. “Lana eta zintzotasuna eskatzen dizuet, euskal hiritarrek jakin badakite ondo kudeatzen dugula”, baieztatu du Ortuzarrek. “Gure konpromisoa argia da: eraikitzea, aurrera egitea, haztea”, esan du Urkulluk.
Ortuzarrek hautagaiei hitz egin nahi izan die ia hitzaldi osoan, eta Alderdiaren babesa izango dutela bermatu nahi izan die. “120 urteko bidea egin duen alderdi honen bermea, indarra eta segurtasuna zuekin izango dira. Zuekin izango dira Lehendakaria eta Jaurlaritza. Zuekin, Euzkadi Buru Batzarra. Eta zuekin, batez ere, euren konfiantza emango dizueten milaka eta milaka euskal gizon eta emakumeak. Eta gizon-emakume horiek, daukaten gauzarik handiena emango dizuete: esperantza. Beraien itxaropena. Etorkizun hobea edukitzeko esperantza. Euskadi handiagoa egiteko esperantza. Lurralde bakoitza, herri bakoitza eta auzo bakoitza hazi-arazteko esperantza. Eta zuen lanari esker, pertsonen ilusioa handiagoa egingo da. Eta lan horri esker, gazteek, langabetuek, erretiratuek aukera gehiago izango dituzte. Aukera eta ilusioa amets bat daukanarentzat, edo arazo bat daukanarentzat. Eta badakizue zergatik jasoko duzuen herritarren esperantza? Zuekin fidatzen direlako. Eusko Alderdi Jeltzalearekin fidatzen direlako. Gure ibilbidea eta gure ekintza politikoak indartu egin du konfiantza hori. Altxor horren oinordeko zareten heinean, handi egin gaituzten baloreak, lana eta zintzotasuna babestea eta jarraipena ematea dagokizue. Gai baten eta bestearen gainean hitz egin eta eztabaidatu ahalko dugu, baina inoiz ere ez lanaz edo zintzotasunaz. Euskal hiritarrek ondotxo dakite guk ondo kudeatzen dugula. Jakin badakite esana betetzen dugula. Eta, jakin badakite, gure eskarmentuak etorkizuna bermatzen duela”.
Oraindik buruzagirik edo egitasmorik ez duten beste taldeen aurrean, eta parte hartzea aldarrikatu arren, ‘neuk esan eta neuk agindu’ araua aplikatzen duten beste batzuen aurrean; EAJ-PNVk arrakasta osoz, barne bakez eta demokrazia gorenaz lortu du hautagaiak aukeratzeko prozesua burutzea. “Guk dagoeneko baditugu pertsonak, taldeak eta ideiak. Beste batzuk barruko liskarretan ari dira. Eztabaida etengabean ari dira, eta denbora eztabaidan ematen dute ideia bakarra eman gabe. Asko esan eta ezer gutxi egin. Guk, guztiz alderantziz. EAJ martxan dago dagoeneko. Euskadi ez da behatzaren aginduz ezta tertulietan ere gobernatuko. Euskadi egunez eguneko lanaren bidez eraikiko da. Lanaren bidez, ideiekin, egitasmoekin, akordioekin”. Amaitzeko, jeltzaleen buruak goiburua adierazi die hautagaiei eta proposamena aurkeztu dio euskal gizarteari. “Hurbiltasuna, entzuteko eta esaten digutena kontuan hartzeko apaltasuna, zintzotasuna. Hori da bidea. Euskadirekin hartu dugun konpromisoa espaloi-mailan hasten da. Kalean, etxe multzoan, auzoan. Udalerrien interesak defendatzea da Euskadiren interesak defendatzea. Plenoetan, Batzar Nagusietan, Eusko Legebiltzarrean, Kongresuan, Senatuan, Europar Legebiltzarrean… Euskadiren interesak defendatu ahalko diren tokian, han izango da EAJ. EAJk maiatzera begira duen helburua da herrialde guztietan gobernatzea, hiriburu guztietan gobernatzea, eta EAJren eredua erakunde guztietan aplikatzea. Horra hor erronka. Zertarako? Gipuzkoa, Donostia, Gasteiz, Araba, Bilbo, Bizkaia, Iruñea eta Nafarroa Hazi Arazteko. “ Euskadi Hazi Arazi”. Eta, hori egiteko, pertsona serioak behar dira. Alderdi serioa behar da erakundeei egonkortasuna emango diena. Euskal gizarte osoari eskatu nahi diot horren inguruan hausnar dezan. Eskuan du soluzioa. Inork ez baitu Euskadi eta euskal hiritarrak EAJk bezala defendatuko. Euskadi dugu helburu bakarra”.
Egia, konpromisoa eta esfortzua izan dira Urkullu Lehendakariaren diskurtso zintzo eta motibatzailearen ardatz nagusiak, Eusko Jaurlaritzan lehen legegintzaldi honen erdira iritsi delarik. “Urte bi hauetan egia esan dugu. Ez ditugu arazoak eta zailtasunak saihestu. Iragarri egin genuen lehen bi urteak zailak izango zirela ekonomian, enpleguan eta baliabide publiko eskasen kudeaketan. Ez diogu inori iruzurrik egin, esana bete dugulako. Zorrotz jardun dugu, kontuak behar den bezala jarriz, ohiko egitura eta gastua murriztuz. Eta, gardentasun osoz kudeatu dugu, kode etiko zorrotza eta gobernu ona aplikatuaz. Herri hau balore batzuek identifikatzen dute, eta Alderdi honek balore horiek defendatzen ditu eta haien alde lan egiten du. Esfortzua eta zintzotasuna. Sakrifizio eta zintzotasuna”. Konpromisoaren inguruan, Urkulluk aitortu du bere Gobernuak ezin izan diela azpiegituretan, kulturan, kirolean eta lankidetzan zeuden eskari guztiei erantzun. “Aitortzen dugu, bai, baina oinarrizko beharrizanak bermatzearen alde egin nahi izan dugu. Ezer baino lehenago, oinarrizkoa. Hiru eurotik bi dira Osasun, Hezkuntza eta Gizarte Babeserako. Gure aurrekontua soziala da, gure idearioa ere soziala delako. Hauxe da politika egitea. Erabaki politikoak gizartearen zerbitzura hartzea. Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta defendatzea da; euskal osasun publiko eta unibertsala; euskal hezkuntza sistema”. Amaitzeko, Urkulluk defendatu du azken urte biotan egin duen ahaleginak bere Gobernuari eman diola hazkunde eta suspertzerako oinarriak jartzeko bidea. “Etorkizuna planifikatu dugu krisi egoera honetatik indartuta irten gaitezen. Berriro ere hazkunde bidera itzultzeko eta enplegua sortzeko. Krisi honetatik ateratzeko norabide onean jar gaitezen. Eta norabide ona dira industria eta berrikuntza, bakea eta bizikidetza finkatzea, autogobernuan haztea, Europa, azken finean. Jakin badakigu gure konpromisoa zein den. Gizartearen aurrean argitasun osoz aurkezten gara. Konfiantza eskatzen diogu nahi dugun Euskadin aurrera egin dezagun: Bortxakeriarik gabe. Ekonomia produktiboarekin eta enpleguarekin. Mundura irekia, jasangarria eta solidarioa. Liderra hezkuntzan eta osasunean. Kultura eta gazteriaren aldeko apustua egiten duen Euskadi. Euskararekin eta hizkuntzaren bizikidetzarekin konpromisoa hartu duena. Bere patuaren jabe den Euskadi”, amaitu du Urkulluk.
Zergatik ‘Euskadi Hazi Arazi’
‘Euskadi Hazi Arazi” da, funtsean, herria ongizate ekonomiko, sozial eta kultural maila berrietara bideratzea, euskaldunok 30 urteotan EAJ-PNVren buruzagitzan lortu duguna indartuaz. Herri gisa hazteaz ari gara. Ekonomiaren eta enplegu garbiaren suspertzea finkatzea eta sustatzea. Lehen adierazleak dagoeneko errealitate bihurtu dira Euskadin. Herri gisa hazteaz ari gara. Herri osasuntsuak eta ekonomikoki askeak baino ez du lortuko bere bizikidetza, bere kultura eta bere nortasuna osasuntsu eta indartsu haztea.
‘Hazi’ enplegu eta ongizatea sortarazteko. Helburu handia da txikian oinarri eta egunez eguneko lanarekin eraikiko dena. Udal eta aldundietan egiten den kudeaketa ona, hurbila, aktiboa, konpromisoduna baldin bada, aberastasuna eta ongizatea sortarazten du, eragin zuzena du Euskadiren ongizate orokorrean. Zentzu honetan, udalerri eta aldundiak dira Euskadi hazi arazteko ibilgailuak. Eta herri ordezkariak dira hazkunde horretarako norabidean jarriko gaituzten gidariak.
EAJ-PNVren aldetik, ideia hori praktikara eramateko prest gaude. Denok egin izan dugun moduan. Egin egingo dugu gure historian, gure lorpenetan oinarri harturik eta hiritargoaren beharrei erantzunez. Egitasmoez ari gara, kudeaketaz, gobernu onaz, konfiantzaz, supertzeaz eta norabide zuzenean aurrera egiteko erakutsi dugun gaitasunaz. Azken finean, ‘Arazi’-z ari gara. ‘Arazi’ bizitza osoan herria maite duelako, zerbitzu publikoa izateko bokazioa duelako eta egiten duen lana estimatzen duelako egin duenaren eskarmentuan oinarri. ‘Arazi’, balore batzuk eta egiteko modu zehatz bat gorpuzten jarraitzera etorri diren energia gazte berrien ilusioarekin.
Bideo erlazionatuak...
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15