Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2014/12/23

Eusko Legebiltzarrak 2015. urteko Aurrekontuak onartu ditu

Iñigo Urkulluren Gobernuak, aurrekontu hauen bidez, gizarte politikak bermatzeko konpromisoa berresten du. Izan ere, aurrekontuek pertsonen beharrak asetzen dituzte, geure ongizate eta gizarte kohesioa oinarritzat hartuta.

rss Ezagutzera eman
Eusko Legebiltzarrak 2015. urteko Aurrekontuak onartu ditu

ARGAZKIA JAITSI

Eusko Legebiltzarrak Jaurlaritzak datorren urterako prestatu dituen aurrekontuak onartu ditu. Guztira, 10.639 milioiko balioa daukate aurrekontuek, iaz baino %4,1 gehiago, zehatz-mehatz, 423,5 milioi gehiago. Diruaren %75 gizarte politiketara zuzenduko da, hau da, osasun zerbitzuak, hezkuntza eta gizarte zerbitzuak. Errenta Bermatzeko Diru Sarrera ordaintzeko 461 euro gordeko dira, aurten baino %19,9 gehiago.

Josune Gorospe legebiltzarkide jeltzaleak adierazi duen bezala, Iñigo Urkulluren Gobernuak, aurrekontu hauen bidez, gizarte politikak bermatzeko konpromisoa berresten du. Izan ere, aurrekontu hauek pertsonen beharrak asetzen dituzte, geure ongizate eta gizarte kohesioa oinarritzat hartuta.

Bere ustetan, ezin da, inondik inora esan aurrekontuak murriztaileak direla, gizarte politiketara bideratutako zenbait partidek gora egiten dutelako. “Uko egingo ez diegun oinarrizko politikak dira. Eta ahalegin handia egin da mantentzeko argi daukagulako legeak aurreikusten dituen eskubidek direlako”, nabarmendu du