Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2014/12/18

"Baliabide naturalak ikertzearen alde gaude; baina ingurumenaren bermea urratzen duen ustiapenaren kontra"

Aldaiturriaga EAJko legebiltzarkideak, beste behin ere, jarrera erakutsi duenez, Euzko Alderdi Jeltzalea Euskadin diren baliabide naturalak ikertzearen alde dago, baina beti ere, ingurumenaren bermea urratzen duen ustiapena eta esplorazioa baimendu gabe.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

Eusko Legebiltzarrak Jaurlaritzari eskatu dio, “Geminis” izeneko hidrokarburoak ikertzeko baimenaren 2D lurreko kanpaina sismikoaren proiektuaren kontsulta-epean,  beharrezkotzat jotzen dituen baldintza informatzeko, muga eta neurriei buruz. Helburua da, beraz, ingurumen-babes handiena bermatzea, irizpide tekniko zorrotzak aplikatuz.

Era berean, Legebiltzarrak Bizkaiko Foru Aldundiari eskatu dio, aplikagarria den legediarekin bat, eskatutako laguntza eskaini diezaiela kaltetutako udalerriei, aipatutako proiektuari egoki jotzen duten alegazioak prestatze aldera.

Bilkuraren gai horretan, Norberto Aldaiturriaga EAJko legebiltzarkideak Natalia Rojo legebiltzarkide sozialistari erantzun dio Euzko Alderdi Jeltzalearen eta Iñigo Urkullu lehendakariaren beraren iritzia ‘fracking’-ari buruz.

Aldaiturriagak, beste behin ere, jarrera erakutsi duenez, Euzko Alderdi Jeltzalea Euskadin diren baliabide naturalak ikertzearen alde dago, baina beti ere, ingurumenaren bermea urratzen duen ustiapena eta esplorazioa baimendu gabe.