Prentsa Aretoa
2014/12/15
PPk baztertu egin du aurrekontu-akordiorako proposamena, iaz EAJri onartutako berdina
EAJren legebiltzar-taldeak Alderdi Popularraren jarrera salatu du, aurten uko egiteagatik iaz Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuak babesteko balio zuten proposamen berdinei.
Josune Gorospe legebiltzar jeltzaleak defendatu duenez, 2015eko aurrekontuetarako zuzenketa partzialen eztabaidan, “Euzko Alderdi Jeltzaleak iazko proposamen bera egin du, baina hala ere, iazko pauta eta irizpideak mantenduta, ez da posible izan PPrekin akordio bat erdiestea”.
“EAJren legebiltzar-taldeak eta berak babestutako Jaurlaritzak jakin badakite bere betebeharra dela akordioak bilatzea, eta baita legebiltzar-akordioak bilatzea ere. Baina hori bai: beste eremu instituzionaletako negoziazioek baldintzatu gabe”, esan du Gorospek.
Gorospek gogoratu du Eusko Jaurlaritzaren 2013ko aurrekontuetan ez zela beste legebiltzar-taldeekin akordioa posible izan eta egonkortasuna lortzea; eta, beraz, aurrekontuen lege-proiektua erretiratu behar izan zuela. Garai hartan, “Alderdi Popularrak osoko zuzenketa aurkeztu eta lege-proiektua itzultzea eskatu zuen”.
Josune Gorospe legebiltzarkidearen esanetan, “2014. urterako, berriz, ez zuten osoko zuzenketa aurkeztu; eta 2,8 milioi euroko zuzenketak adostu genituen. Ez dugu ulertzen zergatik PPk jarrera desberdina izan duen aurtengoan”.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15