Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2014/11/19

“Ulertezina da ezker abertzaleak aireportuen transferentzia-prozesua EAEra ekartzeko eskariaren aurka egitea PSE-EE eta PPrekin batera”

Maribel Vaquero EAJko legebiltzarkideak eskumen horren transferentzia eta AENAren pribatizazioa gelditzea exijitu du.

rss Ezagutzera eman
“Ulertezina da ezker abertzaleak aireportuen transferentzia-prozesua EAEra ekartzeko eskariaren aurka egitea PSE-EE eta PPrekin batera”

ARGAZKIA JAITSI

Maribel Vaquero jeltzaleak harridura azaldu du Ezker Abertzaleak ez duelako defendatu euskal aireportuen transferentzia Euskal Autonomi Erkidegora ekartzea, Legebiltzarreko Ingurumen eta Lurralde Politika batzordean. Vaquerok azaldu duenez, ezker abertzaleak PSE-EE eta PP alderdien botoekin bat egin du EAJren proposamena ez onartzeko. Proposamen horretan, EAJk euskal aireportuen transferentzia defendatu eta AENAren pribatizazioaren kontra egin du. “Ulertezina da ezker abertzaleak euskal aireportuen transferentzia Euskadira ekartzearen aurka bozkatzea”, adierazi du Vaquerok.

Autonomi Estatuan jasotzen den eskumen hau defendatu ordez, ezker abertzaleak nahiago izan du alderdi konstituzionalistekin bat egin egungo aireportuen sare sistema babesteko. Vaquerok azaldu duenez, kontrol militarreko erregimenetan oinarritzen da sistema hau eta erabaki guztiak Madrilen zentralizatzen ditu. “Madrilek erabakitzen du zein diren lehenetsi behar diren aireportuak, non inbertitu behar den eta zein diren eskaini beharreko zerbitzuak. Eredu honek eragin zuzena dauka Euskadin, Madril delako Foronda 24 orduz zabaldua eduki ala ez erabakiko duena”, ohartarazi du.

Azken 35 urtetan bezala, Vaquerok aurreratu du bere alderdiak jarraituko duela exijitzen aireportuen eskumena Euskadira ekartzeko.

Gaurko eztabaida EH Bilduk eta PSEk AENAren pribatizazioaren aurka aurkeztu duten legez Besteko ekimen baten ondorioz sortu da. EAJk osoko enmendakina aurkeztu du pribatizazioaren aurka egin eta aireportuen eskumena Euskadira ekar dadila eskatzeko. Nahikoa izango zatekeen EH Bilduk jeltzaleen testua babestea pribatizazioaren aurkako eskariak aurrera egin zezan, baina ezker abertzaleak nahiago izan du PSE-EE eta PPrekin bat egin.