Prentsa Aretoa
2014/11/17
EAJren ordezkaritza bat Diputatuen Kongresuan izango da Trebiñuk Arabarekin bat egitea defendatuko duten legebiltzarkideei babesa emateko
Euzko Alderdi Jeltzalearen ordezkaritza bat Diputatuen Kongresuan izango da astearte honetan Trebiñuk Arabarekin bat egitea defendatuko duten Legebiltzarkideei babesa emateko.
Pilar García de Salazar burukide jeltzalea eta Arabako Aldundirako hautagaia, Ramiro Gonzalez, izango dira ordezkari jeltzaleak. Legebiltzarreko presidentea, Bakartxo Tejeria; eta GBBko presidente eta EAJ Legebiltzar Taldeko bozeramailea, Joseba Egibar, ere joango dira Madrilera ekimena babesteko.
Biharko agerraldiaren oinarria Eusko Legebiltzarrak otsailean onartu zuen Legez Besteko Proposamen batean dago. EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk eman zioten babesa. Hiru alderdien ordezkariak Diputatuen Kongresuan izango dira astearte honetan eskatzeko alda daitezela, lege organiko baten bidez, Euskadi eta Gaztela Leongo mugak. Modu horretan, Trebiñu eta Argantzungo herriek Arabarekin bat egiteko aukera izango lukete. Ekimena babestuko dutenak honako legebiltzarkide hauek izango dira: Araba Buru Batzarreko presidentea, Xabier Agirre; Belen Arrondo (EH Bildu) eta Txarli Prieto (PSE-EE).
Trebiñu eta Argantzungo Udalek bultzatu zuten proposamena, eta gerora, Legebiltzarrak onartu zuen EAJ, EH Bildu eta PSE-EE alderdien baiezko botoekin eta PP eta UPyDko abstentzioarekin.
Biharko eztabaidan, euskal ordezkariek gogoratuko dute lurralde-eremuaren aldaketa Espainiako Konstituzioan aurreikusita dagoela; eta, halaber, Euskadiko eta Gaztela Leongo estatutuetan. Gaztela Leongo erakundeek behin eta berriro adierazitako ezetzaren aurrean, Legebiltzarreko hiru alderdiek Diputatuen Kongresuari eskatuko diote lurraldeen mugen aldaketa onartzea lege organiko baten bitartez, Trebiñuko bi konderriaren biztanleen nahia asetzeko.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15