Prentsa Aretoa
2014/10/29
Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Aurrekontu Egitasmoa onartu du gastu sozialak kontuen % 75 hartzen duelarik
Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Aurrekontu Egitasmoa onartu zuen atzo, 2015 urterako 10.639ko kopurua aurreikusten duena. Iazko aurrekontuarekin alderatuta, 423,5 milioi gehiago izango dira, hau da %4,1 altuagoa da aurrekontu egitasmoa.
Eusko Jaurlaritzak emaniko datu hauek azaldu zituen Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak eta Ricardo Gatzagaetxebarria Ogasun Sailburuak, bideo-konferentzia bidez ospatu zen Gobernu Batzordea amaitutakoan eskaini zuten prentsa agerraldian. Atzoko bileran teknologia berriak erabili izan ziren Iñigo Urkullu lehendakaria eta Arantza Tapia Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasun Sailburua Mexikon helburu komertziala duen bidaian daudelako.
Inbertsio errealek 526,6 milioiko kopurua egingo dute, pertsonal gastuak 1.961 milioi hartuko ditu eta transferentzia,diru-laguntasun eta gastu arruntek 3.203 milioiko partida egingo dute. Gastu sozialak 2015eko Kontuen % 75 hartzen du.
Datu azpimarragarrienen artean esan daiteke Enplegu eta Gizarte Politiken Sailak bere aurrekontua % 11,5 igo duela eta Diru Sarrerak Bermatzeko errentak eta Etxebizitzarako Prestazio Osagarriak ere "hazkunde nabarmena" izan dutela, 2015erako Kontuen Egitasmoan islatuta geratu denaren arabera.
Beste alde batetik, Osasun Sailak 3.400 milioi euro izango ditu, iazko aurrekontuan baino 36,3 milioi gehiago, Osakidetza elementu nagusi gisa hartuta. Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak % 1 igo du bere aurrekontua.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15