Prentsa Aretoa
2014/10/16
Arregi: “PPri aski dela esan behar zaio, ezin duela jarraitu kanpaina bidegabe, insolidario eta arduragabearekin"
Alderdi Popularrak atzeratu egin du gizarte laguntzen inguruan gaurko Osoko Bilkuran eztabaidatzekoa zen mozioa. Amaia Arregi legebiltzarkide jeltzaleak jakinarazi duenez, erabaki hau “bakardade” irudia saihesteko egin du PPk, gainerako alderdiak euskal babes sistemaren aurka PPk abiatu duen kanpainarekin bat egiten ez dutelako.
Arregik azaldu du gainerako alderdiek aurreikusia zeukatela PPren jarreraren aurka elkarrekin azaltzea, baina, azkenean ez dutela hala egin mozioa aurkeztu duen taldeak eztabaida atzeratzea erabaki duelako. Hala ere, EAJ Legebiltzar taldeak PPren jarrerarekin “nazkatuta” dagoela adierazi nahi izan du, alderdi horrek abiatu duen kanpaina “bidegabe, insolidario eta arduragabearen aurrean”.
“Ez dugu onartzen PPk gizarte sistemaren inguruan egiten duen erabilera politikoa”, nabarmendu du Arregik, Euskadiko babes sistema “Europako onenetakoa dela” esateko. Ildo horretan, gogoratu du “gure babes sistema, RGIa ardatz duela, pobrezia eta bazterketa saihesteko bide onena da”.
“Badakigu sistema ez dela perfektua eta hobekuntzak egitea komeni dela, baina ez dugu onartuko, inondik inora, kolektibo oso bat estigmatizatzea. Bidegabekeria eta arduragabekeria litzateke”, adierazi du nahasmena sortu duen PPren kanpaina “irainez beteta eta daturik gabea” dela salatzeko.
Hori gutxi balitz, deitoratu du PP sinadurak biltzen hasiko dela, laguntza sozialak lortzeko bete behar diren baldintzak gogortzeko alderdi honek egin duen proposamena babesteko, alegia. “Egungo ongi izate sistemaren aurkako iritzia hedatu nahi dute. Egungo legea benetan aldatu nahi badute, badakite zer egin: proposamen zehatza prestatu eta Legebiltzar honetara ekarri”, zehaztu du.
“Ardura politikoa dugunoi Euskadiko ongi izate sistema hobetu eta bermatzea dagokigu. Horrek bakarrik ekarriko dio onura euskal gizarteari”, ondorioztatu du.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15