Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2014/10/08

Legebiltzarrak lehen pausua eman du, Euskadi kalamuaren klubak arautzean aitzindari izateko

EAJ-PNVk, EH BILDUk eta PSE-EEk lokal sozial hauei euskarri legala emateko oinarriak adostu dituzte.

rss Ezagutzera eman
Legebiltzarrak lehen pausua eman du, Euskadi kalamuaren klubak arautzean aitzindari izateko

ARGAZKIA JAITSI

Eusko Legebiltzarrak, gomendio batzuk argitaratuta, amaiera eman dio duela bi urte hasitako Cannabisaren klub sozialen jardueraren konponbide arautu bat aztertzeko lantaldeari; izan ere, Euskadi buruan izango da lokal hauek arautzeko orduan. Horrela adierazi dute Luis Javier Telleria eta Josune Gorospe EAJko legebiltzarkideek, eta EAJ, EH Bildu eta PSE-EE taldeen akordiorako jarrera azpimarratu dute. Akordio horri esker izan dira ponentziaren ebazpenak, oinarri izango direnak kalamuaren klubak eta substantzia kaltegarri (bereziki adinez txikikoentzat kaltegarria) horren kontsumoari euskarri legala emateko.

“Egungo arauek ez dute lortu kalamuaren kontsumoa ekiditea, eta ez dute euskarri legal seguru eta ulergarririk eskaintzen. Beharrezkoa da arautze juridiko-administratibo berrien inguruan gogoeta egitea, ahalbidetuko duena kontsumo informatua, librea, arduratsua eta kontrolatua”, defendatu dute bozeramaile jeltzaleek.

Oinarri hartuta kalamuaren kontsumoa “eguneroko errealitate” bilakatu dela Euskadin, eta prebentzio- eta gutxitze-neurriak sustatu behar direla materia kaltegarri horren inguruan, Eusko Legebiltzarra alde agertu da arautzeko bai kalamuaren kluben jarduerak, bai elkarkidetutako pertsonen kolektiboak kontsumitzeko landatzea.

Horretarako, sinatu duten hiru legebiltzar-taldeek Eusko Jaurlaritzari eskatu diote aurrera egin dezatela kalamuaren klubei bermeak eta segurtasun juridikoa eskainiko dien sistema propio baterantz, hala nola jarduera horri konponbidea ematea ahalbidetuko duten arau-garapenak egitea. Halaber, Espainiako Gobernuari eskatu diote berrikusi dezala egungo araudia. Helburua da euskarri legala ematea, eta horren ondorioz, segurtasun-juridiko falta ekiditea. “Ez da posible Irunen marihuanari buruzko azoka bat egitea eta, hortik 10 kilometrora, Oiartzunen, sail bat txikitzea fiskal batek eskatuta”, azaldu dute.

Gomendioen artean, gainera, nabarmentzen da Departamentu arteko Batzorde bat sortzea. Bere helburua izango da kalamuaren kluben arautzearen jarraipena egitea. Ganberak, horrez gain, eskumena duten administrazioei eskatu die indartu dezatela ahalegin publikoa sustantzia horren kontsumoa gutxitzeko, arreta berezia jarriz adinez txikikoengan.