Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2014/09/05

Iturrate: “Memoriaren Institutuaren proiektuak gehiengoaren babesa dauka eta adostasun hori zabaltzen saiatuko gara"

Iñigo Iturrate Memoriaren Institutuaren batzordeko EAJren ordezkariak azaldu duenez, proiektu honek gehiengoaren babesa dauka eta, hemendik aurrera, adostasun hori zabaltzen saiatuko direla aurreratu du.

rss Ezagutzera eman
Iturrate: “Memoriaren Institutuaren proiektuak gehiengoaren babesa dauka eta adostasun hori zabaltzen saiatuko gara

ARGAZKIA JAITSI

“Memoriaren eta bizikidetzaren institutua sortzeko lege-proposamenak Legebiltzarreko 75 legebiltzarkidetik 42 legebiltzarkideren babesa jaso zuen. Orain, adostasun hori handitzea espero dugu proiektuaren oinarrizko  ideiak desitxuratu gabe”, adierazi du gaur Iturratek, Legebiltzarrean izan den batzordea amaitu eta gero.

Iturratek Memoriaren Institutuaren bi idei nagusi nabarmendu ditu; batetik, azken hamarkadetan izan diren bortizkeriazko jazoerak jorratzeko konpromisoa, inolako bortizkeririk baztertu gabe; eta, beste alde batetik, proiektu honen berrikuntza, elkarrizketaren abiapuntutik berrikuntzarako politikak bultzatuko direlako eta giza-eskubideen urraketa ez justifikatzeko oinarria hartuta.

Ordezkari jeltzaleak jakinarazi duenez, gaurko bileraren erabakien artean, lantaldearen hurrengo batzarraren datak zehaztu dira, hots, urriaren 1ean eta 8an. Bilera horietan, taldeek aurkeztutako 86 zuzenketa aztertuko dira, urtea amaitu baino lehen debatea burutzeko.