Prentsa Aretoa
2014/09/05
EAJ Pasaiako portuan izan da Pasaialdearekin daukan konpromisoa adierazteko
EAJk, Pasaiako alkategai den Nahikari Otermin eta Maria Eugenia Arrizabalaga, Maribel Vaquero, Felix Urkola, Norberto Aldaiturriaga eta Joseba Zorrilla legebiltzarkideak buru dituela, Pasaiaren biziberritzearen aldeko apustua berretsi du. “Hiri eta portu erabilerak bateragarri egin behar dira benetako biziberritzea lortzeko”, jakinarazi dute ordezkari jeltzaleek. Ildo horretan, adierazi dute komenigarriena dela egungo portuak Gipuzkoako eta inguruko enpresei zerbitzu eraginkorra ematen jarraitzea eta, bien bitartean, eta atsedenik gabe, Pasaiako herritarren bizi baldintzak hobetzen jarraitzea”.
Azaldu dutenez, erakundeen arteko lana ezinbestekoa izango da biziberritzea lortzeko. Horregatik, ezker abertzaleari eskatu diote bazter ditzala alderdikeriak eta babes dezala behingoz proiektua. Oterminek argudiatu du Pasaiako udalak, Bilduren eskutan dagoenak, portuaren eztabaida behin eta berriz erabiltzen duela liskarra sortzeko Pasaiako Portuko Agintaritzarekin eta, ondorioz, “biziberritze lanak moteltzen direla”. “Liskarretik elkarlanera pasatu behar dira eta horretarako ezker abertzaleak argi esan beharko du zein den Pasaiarekiko daukan konpromisoa; ea portua herriarentzat diru iturri bezala ikusten duen ala ez”, zehaztu du.
Ordezkari jeltzaleek badia eta lau barrutiekin daukaten konpromisoa berretsi dute eta gogoratu dute ekainean EAJk ekimena aurkeztu zuela Gipuzkoako Batzar Nagusietan, Pasaian 2,1 milioiko hobekuntzak egitea proposatuz. Zehazki, Eskalerillaseko igogailua, Lezo eta Donibane arteko bidegorria, Herrerako estaziotik Azkuene kalera doan bidegorria eta Molinaoko hirugarren fasean hobekuntzak egitea proposatzen zen. “Ekimen zehatzak aurkeztu eta aurrera egin. Hori da Pasaiak behar duena eta EAJ egiten ari dena, aurrera egitea oztopatzen duten eztabaida antzu eta liskarretatik urruti”, nabarmendu dute.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15