Prentsa Aretoa
2014/08/13
“Jaurlaritzaren Bake eta Bizikidetza Planaren emaitzek nabarmen uzten dituzte planaren gaitzesleak eta konpromisora bultzatzen dituzte eszeptikoak”, azpimarratu du Egibarrek
“Gaur-gaurkoz Eusko Jaurlaritzaren Bake eta Bizikidetza Plana da indarra duen bakarra, eta gainera eraginkorra da”, adierazi du GBBko presidenteak eta EAJko Legebiltzarreko bozeramaileak.
“Eusko Jaurlaritzaren Bake eta Bizikidetza Planaren lanak eta emaitzek nabarmen uzten dituzte planaren gaitzesleak eta konpromisora bultzatzen dituzte eszeptikoak”, esan du Joseba Egibar EAJko Legebiltzarreko taldeko bozeramaileak. “Planaren gaitzesleek bortxazko eta suntsipenezko iragana –zorionez gainditua– buruan dutela dihardute oraindik ere; eta eszeptikoak ez dira gauza euren proiektu politikoen errealitatea bake eta bizikidetzazko etorkizunak eskatzen dituen konpromisoekin uztartzeko”, erantsi du. “Hitz batez, iragana arbuiatu egiten da eta geroaren beldurra dago; eta ondorioz, oraina blokeatu egiten da”, zehaztu du Egibarrek.
Horiek horrela, bozeramaile jeltzalea sinetsita agertu da “begi zorrotza eta gizatasuna, adore politikoa eta goranahia” behar direla “suntsipena eta giza eskubideen urratze sistematikoa nagusi izan diren iragana gainditzeko eta orainaldi nahiz etorkizun eraikitzaile eta konprometituaren jokalekura igarotzeko”.
Gaur goizean Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetzarako idazkariak Planaren kudeaketari eta betetzeari buruzko jarraipen-txosten bat eman du aditzera, aurtengo lehenengo seihilekoari dagokiona, eta ondoren Joseba Egibarrek adierazi du Bake eta Bizikidetza Planak balio duela “ahalik eta adostasun handienaz garatu behar diren lan arloak” zeintzuk diren zehazteko. Ildo horretan honako helburu hauek nabarmendu ditu, besteak beste: “ETAren amaiera eta armagabetzea denboran hurbiltzea, espetxe politika berria sustatzea, gizarteratzeko Hitz eman programa eta biktimen gaineko Gertu programa garatzea, balioetan heztea, zalantzarik gabe apustu egitea hutsunerik gabeko oroimen osoaren alde, egian eta justizian oinarrituta”.
“EAJk bake eta bizikidetzazko jokalekura garamatzaten ekimen guztiak babestu eta bultzatuko ditu”, azpimarratu du. “Gaur-gaurkoz Eusko Jaurlaritzaren Bake eta Bizikidetza Plana da indarra duen bakarra”, gogorarazi du, eta “gainera eraginkorra da”, nabarmendu du. “EAJk lanean segituko du jokaleku hori sendotzen, urratsez urrats, gure herriarentzat bake eta askatasunezko etorkizuna eraikitzeko ilusioarekin, konpromiso hori hartuta”, esan du azkenik.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15