Prentsa Aretoa
2014/04/10
"Lanean jarraituko dugu euskal enpresen langileen egoera eta baldintzak hobetzeko"
Legebiltzarrak Jaurlaritzari eskatu dio lan egin dezala eta susta ditzala Euskadin kokatutako enpresak deslokalizatzea saihestuko duten neurriak, halako eran, non Euskaltel bezalako enpresek, bere lurraldearekiko atxikipena mantenduz.
Eusko Legebiltzarrak Jaurlaritzari eskatu dio lan egin dezala eta susta ditzala Euskadin kokatutako enpresak deslokalizatzea saihestuko duten neurriak, halako eran, non Euskaltel bezalako enpresek, bere lurraldearekiko atxikipena mantenduz, sektoreko gainerako enpresen traktore gisa jarduten jarraituko duten, halako moldez, non oraingo enplegua mantentzeaz gain, kalitateko enplegu berria sortzen jarraituko duten estrategikoa den sektore batean.
Era berean, Eusko Legebiltzarrak uste du komenigarria dela zerbitzuren bat kanporatzeari buruzko enpresen eta langileen ordezkaritzaren arteko negoziazioa, Euskaltelen kasuan, lanpostuei eusteko aukera emango duten formuletara bideratzea, bai eta lan-baldintzei eustera bideratzea ere.
Felix Urkola legebiltzarkide jeltzaleak adierazi duenez, Euskaltel enpresa pribatua da, eta, beraz, Jaurlaritzak ezin du bere egitura, antolaketa eta betebeharra gidatu. Hala ere, bere hitzetan, “EAJk lanean jarraituko du langileen egoera eta baldintzak hobetzeko asmotan”.
Urkolak ere EH Bildu kritikatu du EAJri leporatzeagatik “enpresak kanporatzeaz”; eta Gipuzkoan gobernatzen duen alderdiari lurralde horretako enpresarien aurka “sortutako giroa” aurpegiratu dio.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15