Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2014/04/03

“Ertzaintzak eraginkortasunez jardun zuen Bilbon, arduraz eta proportzionaltasunez”

Iñigo Iturrate legebiltzarkide jeltzaleak Eusko Jaurlaritzako Segurtasun saila defendatu du Ertzaintzak izandako jardueragatik, martxoaren 3an, Bilbon, Foro Ekonomiko Mundialaren ondorioz gertatutako liskarren aurrean.

rss Ezagutzera eman
“Ertzaintzak eraginkortasunez jardun zuen Bilbon, arduraz eta proportzionaltasunez”

ARGAZKIA JAITSI

“Ez zen erronka erraza. Horrelako beste goi-mailako bileretan ere ikusi izan dugu hainbat liskar handi, ondorio larridunak: lesioak, kalte pertsonal larriak, eta are gehiago, baita heriotzak ere. Giroa berotu egin zen, Bilboko goi-mailako bilera suntsitu asmoz. Bere edukiaz hitz egin ordez, sortutako bortizkeriaz hitz egitea zuten helburu. Beharrezkoa baldin bazen liskarrak bikoiztu eta barreiatzea, helburua zen sutean zegoen hiria erakustea”, esan du Iturratek.

Egoera hori saiheste aldera, Ertzaintzak Bilbon inoiz ikusi gabeko bitartekoak erabili zituen: 688 ertzain eta hainbat motako 113 ibilgailu mugiarazi zituen, egun bakarrean.

“Ondo antolatutako jarduera, goi-bilera egitea bermatzeko, baina baita bileraren kontrako legezko aldarrikapenak egitea bermatzeko. Eta noski, herritarren segurtasunari eutsi ahal izateko, hiri osoan zehar”, nabarmendu du Iturratek.