Prentsa Aretoa
2014/03/13
“Rajoyren gobernuak nazioarteko delitu larriak errugabetasunean utzi nahi ditu”
Eusko Legebiltzarra Botere Judizialaren Legearen erreformaren aurka agertu da nazioarteko jurisdizkzioaren printzipioa larriki mugatzen duelako. “Ekimen honek agerian uzten du Rajoyren exekutiboaren intentzionalitate politiko argia, nazioarteko delitu larriak errugabetasunean uztea, alegia”, azaldu du Maribel Vaquero legebiltzarkide jeltzaleak.
Eusko Legebiltzarrak Madrilgo Gobernuak egin asmo duen Botere Judizialaren Lege Organikoaren erreformaren aurkako jarrera azaldu du, Espainiako epaileei justizia unibertsaleko auzibideetan esku hartzeko aukerak “larriki mugatzen” dizkielako. “Ekimen honek agerian uzten du Rajoyren exekutiboaren intentzionalitate politiko argia, nazioarteko delitu larriak errugabetasunean uztea, alegia”, azaldu du Maribel Vaquero legebiltzarkide jeltzaleak.
Jakinarazi duenez, lege honen erreforma urgentziaz tramitatzen ari da Kongresuan eta PPren babesa bakarrik lortu du, “eztabaida politikoa eragotzi eta aholku instituzioen beharrezkoa den ekarpena saihestu nahi delako”. Legebiltzarkide jeltzaleak ohartarazi duenez, erreforma indarrean sartzean Auzitegi Nazionala ikertzen ari den hainbat auzi artxibatu egingo dira, esaterako, Tibeteko errepresioarena. Gogoratu du kasu hau arazo diplomatikoak sortzen ari zaizkiola Espainiari, Txinako errepublikako hainbat diplomatiko auzipetuta daudelako eta Txina Espainiako zorraren %20aren hartzekoduna delako. Hori esanda, ondorioztatu du nazioarteko krimenen jazarpena “subsidiarioa” dela interes ekonomiko eta diplomatikoak daudenean.
Vaquerok Justizia unibertsala defendatu du beste behin ere, lorpen ukaezina izateaz gain, “aurrerapen erabakigarria” delako Giza Eskubide unibertsalen defentsan. “Nazioarteko justizia-sistemaren parte da nazioarteko krimenak jazartzeko”, nabarmendu du.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15