Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2014/03/13

EAJk Gizarte Elkarrizketaren alde egin du, enplegu-politika indartzeko eta jarduera ekonomikoa sustatzeko

Amaia Arregi EAJko legebiltzarkideak iragarri duenez, Jaurlaritzak ‘berehala‘ deituko du Gizarte Elkarrizketaren Mahaia, nahiz eta ELA eta LAB sindikatuek bertan egoteko kontrako jarrera erakutsi; izan ere, sindikatu horiek “ezin dute Mahaian egon nahi duena baldintzatu”.

rss Ezagutzera eman
EAJk Gizarte Elkarrizketaren alde egin du, enplegu-politika indartzeko eta jarduera ekonomikoa sustatzeko

ARGAZKIA JAITSI

Legebiltzarkide jeltzaleak elkarrizketaren beharra defendatu du, enplegua eta jarduera ekonomikoa sustatzeko politikak osatzeko eta sendotzeko. Halaber, aurreratu du Urkulluren gobernua patronalarekin eta sindikatuekin harremanetan dagoela, “Mahaiaren berehalako bilera errazteko asmoz”.

Arregi ziur da lan horrek emaitzak izango dituela. Bere hitzetan, aurtengoa “gizarte elkarrizketaren urtea” izango da, eta Jaurlaritzak “berandu baino lehen” deituko du Mahaia, nahiz eta sindikatu batzuek ez duten bertan egon nahi izango.

“Norberak erabakiko du bilerara joan edo ez. Ezin da inor behartu, baina parte ez hartzea erabakitzen duen eragileak ezin du bestea baldintzatu. Joan nahi duena joango da. Argi daukagu guztiak ez direla bertaratuko, baina Jaurlaritzak ez du zalantzarik izango bilera deitzeko unean. Sindikatu batzuek ez badute joan nahi, euren arazoa izango da”, adierazi du.