Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2014/03/12

“Politikan dihardugun guztiok ustelak garela esatea ez da zilegi”

Ana Otadui EAJko legebiltzarkideak ustelkeriari buruzko mahai-inguru batean hartu du parte. Bertan adierazi duenez, “politikan dihardugun politikari guztiakguztiok ustelduta gaudela esatea ez dela zilegi”.

rss Ezagutzera eman
“Politikan dihardugun guztiok ustelak garela esatea ez da zilegi”

ARGAZKIA JAITSI

Ordezkari jeltzaleak, Radio Euskadiko Boulevard saioan esan duenez, bidegabekeria da esatea politikaren esparruan korrupzioa nagusia dela, “politikan jarduten dugun gehienok erabateko gardentasunez egiten dugulako lan,; are gehiago, ustezko ustelkeria-delitua jasanez”.

Otaduik, gainera, gogora ekarri ditu bere herriaren alde lan egiten duten alkate eta zinegotziak. Salatu duenez, “ezker abertzaleak auzitegietara jotzeko ohitura du, beste alderdietako alkateen izen ona zikintzeko”. “Argi eta garbi geratzen ari da salaketa horiek ez dutela oinarririk, eta hortaz, ez dutela aurrera egiten. Baina kaltea eginda geratzen da”, nabarmendu du.

Epsilon eta Hiriko gaien inguruan, EAJko legebiltzarkideak adierazi du epaileei euren lana egiten utzi behar zaiela, oraindik bi gai horiek ikertzen jarraitzen dutelako. Ildo horretan, EH Bilduri eskatu dio “arriskua dagoen tokian, ez dezala iruzurra ikusi. Bi gauza desberdin dira”. “I+G+b diru publikoz egin behar da, eta hori Europako legeetan aurreikusita dago. Euskadik ez baldin balitu hain puntako apustuak egin, ez genuke abantaila-egoerarik izango beste autonomi erkidegoekin alderatuta”, nabarmendu du.