Prentsa Aretoa
2014/02/27
Lehendakaria nazioarteko goi-bilera ekonomikora joatea defendatu du EAJk
Josune Gorospe EAJko legebiltzarkideak lehendakariaren parte-hartzea defendatu du. Nabarmendu du EAJren jarrera beti akordioetara heltzea dela, eta uste du eztabaida-leku hori oso garrantzitsua izan daitekeela, euskal enpresek aukerak lor ditzaketela-eta. “Aukerak behar ditugu ekonomia garatzeko, lanpostuak sortzeko eta aberastasuna bizkortzeko”, adierazi du.
Martxoaren 3an nazioarteko goi-bilera ekonomikoa izango da Bilbon, eta EAJk Iñigo Urkullu lehendakaria bertan izatea defendatu du. Izan ere, “abagune” paregabea izango da euskal enpresentzat, ekonomiaren garapenarentzat eta Euskadin enplegua sortzeko.
Legebiltzarreko alderdi guztiek baztertu dute EH Bilduren proposamena, Urkullu lehendakaria foro horretan parte ez hartzeko eskatzen zuena. Eztabaidan zehar, Oskar Matute EHBilduko legebiltzarkideak lehendakariari eskatu dio “pankartaren atzetik” laguntzeko.
Josune Gorospe EAJko legebiltzarkideak lehendakariaren parte-hartzea defendatu du. Nabarmendu du EAJren jarrera beti akordioetara heltzea dela, eta uste du eztabaida-leku hori oso garrantzitsua izan daitekeela, euskal enpresek aukerak lor ditzaketela-eta. “Aukerak behar ditugu ekonomia garatzeko, lanpostuak sortzeko eta aberastasuna bizkortzeko”, adierazi du.
Gorospek nabarmendu duenez, Euskadiren garapen-eredua defendatzeko aukera da. Halaber, EH Bilduri erantzun dio “oihuka egiten, pankartaren atzetik, ez direla abaguneak sortzen” eta koalizioari galdetu dio ea gai den eredu ekonomikoa zehazteko “aurrekoari irain egin gabe”. “Zuek protesta egiten jarrai ezazue eta guk lan egiten jarraituko dugu”, azalarazi du.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15