Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2014/02/25

"Espainiako Gobernuaren arduragabekeriaren aurrean, egiaztatzaileak ekinera pasatu behar izan dira"

Joseba Egibar GBBko presidenteak Madrilgo Gobernuaren arduragabekeria salatu du beste behin ere, ETAk duela 28 hilabete iragarri zuen erabakia egiaztatzeari uko egiteagatik.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

GBBko presidenteak, Joseba Egibarrek, Madrilgo Gobernuaren arduragabekeria salatu du beste behin ere, ETAk duela 28 hilabete iragarri zuen erabakia egiaztatzeari uko egiteagatik. Egoera horren aurrean, nazioarteko egiaztatzaileak ekinera pasatu behar izan direla azaldu du, ETB2ko El Dilema saioan izandako eztabaida batean.

“Nola uler daiteke gobernu ezberdinek ETArekin negoziatzea iraganean eta orain ez egitea, indarkeria alde batera utzi duenean?”, galdetu du, Rajoyren Exekutiboari erakundearen amaiera luzatu nahi izana egozteko. Bere esanetan, Rajoyk badaki “ETA amaitzean gai politiko asko agerian geldituko direla eta horiei buruz eztabaidatu beharko dela”. Armen zati bat erabileratik kanpo uzteko zabaldu zen bideoari  buruz, adierazi du “kantitateari begiratu baino, daukan balio kualitatiboari” jarri behar zaiola arreta.

Izan ere, ETAren behin betiko amaiera islatzen du. Gainera, nabarmendu du keinu horren bidez erakundeko kideek emandako pausua: aberria ala hil leloa defendatzetik, armen indargabetzea onartzera eta, nahitaez, azken 50 urtetan burutu duten estrategia zalantzan jartzera. Horrekin guztiarekin, ETAri exijitu dio pausuak ematen jarraitzeko; eta Espainiako Gobernuari, aurrera egiteko edo, behintzat, ez dezala egiaztatzaileen lana oztopatu.

Amaitzeko, nazioarteko batzordearen “fidagarritasuna” eta “kaudimena” azpimarratu du, eta defendatu egin du Lehendakariak Madrilera egindako bisita, egiaztatzaileak Audientzia Nazionalera deitu izana salatzekoa. “Koherentziaz betetako keinua izan zen, prozesua amaierara arte eramango duenaren konpromisoa adierazten duena”, ziurtatu du.