Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2014/02/20

"Espainiako gobernuaren abortuari buruzko proposamenak emakumeen arteko desberdinasuna sortuko du"

Leixuri Arrizabalaga legebiltzarkide jeltzaleak esan duenez, EAJ egungo araudiarekin bat dator eta Espainiako gobernuak proposutako erreformak emakumeen arteko desberdintasuna ekarriko du. "Baliabide ekonomikoak dauzkatenek beste herrialdetan abortatzeko aukera izango dute, eta baliabiderik ez daukatenek, ordea, arriskuan jarriko dute euren bizitza", adierazi du Arrizabalagak.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

Espainiako Gobernuak aurkeztu berri du Lege Organiko Proiektua, Sortutakoaren Bizitza eta Haurdun dagoenaren Eskubideak Babesteari buruzkoa. Legebiltzarrak irmoki arbuiatzen du proiektu hori. Izan ere, Lege-proiektu erreakzionarioa da, murriztailea eta atzerakoia. Emakumeak erasotzen ditu eta iraindu egiten du gizarte laiko eta plurala. Hori guztia dela eta, Legebiltzarrak Espainiako Gobernuari eskatzen dio berehala bota dezala atzera Lege Organiko Proiektua, eta ez dezala horren tramitazioa jarraitu. Lege horrek egun Espainian indarrean dauden legeak berrikusi nahi ditu, sexu- eta ugalketa-osasunari zein haurdunaldiaren etete boluntarioari buruzkoak.

Legebiltzarrak ondorengo hau eskatu dio Jaurlaritzari: aktiboki uko egin diezaiola Rajoyren Gobernuak planteatutako abortoari buruzko Legearen erreformari. Izan ere, injerentzia larria da libre erabikitako amatasun-eskubidean. Horren ondorioz, egin ditzala behar beste ekimen –betiere gure eskumen-markoaren baitan- emakumeen amatasun aske eta arduratsua bermatzeko.

Legebiltzarrak akordio honen berri emango die ondorengo hauei: Jaurlaritzari, Espainiako Gobernuari, Espainiako Osasun eta Justizia ministerioei, Espainiako Gorteetan ordezkaritza duten talde politikoei, eta Europar Batasuneko Parlamentuari eta Batzordeari.

Leixuri Arrizabalaga legebiltzarkide jeltzaleak bere hitzaldian esan duenez, EAJ egungo araudiarekin bat dator eta Espainiako gobernuak proposutako erreformak emakumeen arteko desberdintasuna ekarriko du. "Baliabide ekonomikoak dauzkatenek beste herrialdetan abortatzeko aukera izango dute, eta baliabiderik ez daukatenek, ordea, arriskuan jarriko dute euren bizitza", adierazi du Arrizabalagak.