Prentsa Aretoa
2014/02/20
EAJ: "Denboraleak eragindako kalteak arintzeko planifikazioan lidergoaren buru izan da Jaurlaritza"
Eusko Legebiltzarrak bere elkartasuna eta babesa adierazi die olatuen denboraleak kaltetutako pertsonei eta, bereziki, Abdu Ndiayeren senideei eta lagunei, urtarrilaren 28an hil baitzen Ondarroako portuan olatu batek eramanda.
Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio eman ditzala, Estatuko Gobernuarekin, foru-aldundiekin eta kalteak izan dituzten udalekin batera, beharrezkoak diren urratsak Aseguruen Partzuergoan eta Gobernuaren Azpiordezkaritzetan bideratzen ari diren prozeduren gestioa azkartze aldera, aseguruak kobratzeko eta Estatu-laguntzak tramitatzeko.
Eusko Legebiltzarrak Jaurlaritzari, Estatuko Gobernuari eta Bizkai eta Gipuzkoako foru-aldundiei eskatzen die arindu dezatela kalteen balioespena, eta ezar ditzatela, legez egoki diren konpentsazioak behin ezagutu eta zehaztuta, nahikoa estali ez diren kalteak arintzen lagunduko duten neurri osagarriak, hala badagokio.
Edonola ere, Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio azter dezala, kasu bakoitzean, abalen prozedurak ezartzeko aukera edo, salbuespen gisa, izandako kalteen larritasunaren araberako laguntza gehigarriak".
Mara Eugenia Arrizabalaga EAJko legebiltzarkideak bere hitzaldian adierazi duenez, Jaurlaritzak izan du lidergoa, denboralearen kalteak gutxitzeko neurriak planifikatzerakoan.
Arrizabalagak segurtasun eta larrialdietako zerbitzuak zoriondu ditu denboraleak eragindako kalteak arintzeko lanetan Jaurlaritzaren jarrera "ia ezin hobea" izan delako.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15