Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2014/02/12

EAJk aldundien eta Jaurlaritzaren elkarlana bultzatu nahi du erakundeen eraginkortasun handiagoa lortzeko

EAJren ETA PSEren legebiltzar taldeek legez besteko proposamena adostu dute, administrazioaren bikoiztasunak ekiditeko.

rss Ezagutzera eman
EAJk aldundien eta Jaurlaritzaren elkarlana bultzatu nahi du erakundeen eraginkortasun handiagoa lortzeko

ARGAZKIA JAITSI

EAJk beste aurrerapauso bat eman du, euskal administrazioa birdimentsionatzeko hartutako helburua lortze aldera. Horretarako, legez besteko proposamea adostu berri du PSErekin. Ekimen honek, erakundeen eraginkortasun handiagoa lortzea du helburu.

Legebiltzarreko bi taldeek bihar erregistratuko dute legez besteko proposamena. Bertan, aldundiei eta Jaurlaritzari eskatzen die identifika dezatela  zein eremutan egon daitezkeen bikoiztasunak egoera hauekin lehenbailehen amai dezaten.  Zehazki, erakunde guztiei eskatzen zaie azter dezatela enpresa publiko bakarrean batzea sektore berean diharduten guztiak.

Ana Otadui legebiltzarkide jeltzaleak azaldu duenez, “EAJk eta Lehendakariak berak administrazioa arrazionalizatzeko eta bikoiztasunak ezabatzeko hartutako konpromisoan emandako pausu bat da ekimen hau”. Eta gogoratu du bide horri legegintzaldi hasieran ekin zitzaiola, Jaurlaritza berriaren estruktura gutxitzeari ekin zitzaionean.