Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2014/02/06

EAJ: “Garoñako zentral nuklearra ez da beharrezkoa Estatuko sistema elektrikoan”

Santa Maria de Garoñako (Burgos) central nuklearra berriro irekitzea inposatu nahi du Espainiako Gobernuak. Hori salatu du gaur Eusko Legebiltzarrak, eta exijitu du azpiegitura nuklearra desegiteko lanak has ditzala.

rss Ezagutzera eman
EAJ: “Garoñako zentral nuklearra ez da beharrezkoa Estatuko sistema elektrikoan”

ARGAZKIA JAITSI

Juan Carlos Ramirez-Escuderok, EAJko legebiltzarkideak, azaldu duenez, Garoñaren aurka egoteak ez du zertan esan nahi energia nuklearraren aurka egotea. Garoñari uko egiten zaio segurtasun falta daukalako. Zentzu horretan, gogoratu du zein distantzia dagoen Legebiltzarretik Garoñara, lerro zuzenean: 44 kilometro eta 385 metro. “Inguru honetako haizeak distantzia hori 2 ordu baino gutxiagoan egingo luke”, zehaztu du.

Bestetik, defendat du Burgoseko zentrala “ez dela beharrezkoa Estatuko sistema elektrikoarentzat”, eta hori martxan jartzeak “ez liokeela etekinik ekarriko ez bezeroei ezta industriari ere, kostuen murrizketari dagokionez”. Hori dela eta, Ramirez-Escuderoren iritziz, “berriro irekitzeko interés bakarra, ustiatzen duen enpresarena baino ez da”.