Prentsa Aretoa
2014/01/28
“Europar batasunak hondakinak kudeatzeko Gipuzkoaren gaitasuna aztertzen duen bitartean, Bilduk ez duela konponbiderik hondakinen gaineko arazoarentzat”
EAJren GBBren bozeramaile eta legebiltzarkide jeltzale Maria Eugenia Arrizabalagak honakoa salatu du: “Bilduk gauza bat esaten du, baina errealitatea bestelakoa da: Europar Batasunaren Ingurumeneko komisario Janez Potocnik-ek ez du jaso Bilduren aginteko Foru Aldundiaren hondakinen gaineko plangintzarik. Eta horrek agerian uzten du ezker abertzaleak gauzak nola egiten dituen”.
Arrizabalagak segidakoa esan du gaur: 2013ko martxoan Bilduren aginteko Foru Aldundiak esan zuen Europar Batasuneko Ingurumeneko komisario Janez Potocnik-ek Bilduren hondakinen gaineko plana goraipatu zuela. Urtebete igaro da Foru Aldundiak hori esan zuenetik eta errealitatea bestelakoa da: Janez Potocnik-ek ez du Bilduren hondakinen gaineko plana jaso eta, ondorioz, Europar Batasunak aztertuko du Gipuzkoan hondakinen gainean gertatzen ari dena eta, era berean, Gipuzkoaren gaitasuna honakinak kudeatzeko”. Arrizabalagak adierazpen horiek egin ditu behin jakinda Europar Batasunak ikertuko duela Gipuzkoaren gaitasuna hondakinak kudeatzeko.
Maria Eugenia Arrizabalagak, halaber, honakoa esan du: “Gertatutakoak agerian uzten du ezker abertzaleak gauzak nola egiten dituen. Izan ere, PIGRUG hondakin-plangintza bete beharrean – gogoan izan, plan horrek Europar Batasunaren zuzentarauarekin bat egiten duela –, planari boikota egin dio baina ez du konponbiderik bilatu hondakinen arazoari. Hau da, Europar batasunak hondakinak kudeatzeko Gipuzkoaren gaitasuna aztertzen duen bitartean, Bilduk ez du konponbiderik hondakinan gaineko arazoarentzat”.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15