Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2014/01/23

EAJ: “Bakea eta Bizikidetza betirako sendotzea da gure helburua, eta horretan ez dugu amore emango”

Iñigo Iturrate, EAJko legebiltzarkidea eta Legebiltzarreko Mahaiaren kidearen hitzetan, behin betiko Bakea eta Bizikidetza da EAJren eta Urkullu Gobernuaren helburu nagusietariko bat; horregatik, “ez gugu helburu hori lortu arte amore emango”.

rss Ezagutzera eman
EAJ: “Bakea eta Bizikidetza betirako sendotzea da gure helburua, eta horretan ez dugu amore emango”

ARGAZKIA JAITSI

Iturrateren ustez, Ezker Abertzaleak eragindako kaltearen onarpena eta aitortza egin behar du; halaber, bakea lortzeko prozesuan, ETA desagertzea, kartzela-politika gaurkotzea eta alderdi guztien arteko adostasuna beharrezkoa dela esan du Iturratek.

Legebiltzarkide jeltzaleak, Euskal Telebistako elkarrizketa batean, Eusko Jaurlaritzak proposaturiko “ibilbide-orria” ontzat eman du bakearen eta bizikidetzaren inguruan aurrera egiteko asmoz. “Urkullu Exekutiboak egindako proposamen bat da, ez dago ezer ezker abertzalearekin adostuta. Hala ere, Sorturen aldetik, kaltearen aitortzak  asko lagunduko luke prozesu honetan. Gizarteak ez du onartuko beste biderik. Lehenbailehen egiten badu, askoz hobe. Gizartearekiko konpromisoa eta adorea behar du”, esan du Iturratek.

Iturrateren berbetan, Bakea eta Bizikidetzarako Legebiltzarreko Ponentzia ezinbestekoa da bakegintzan aurrera egiteko. Hori dela eta, EAJko ordezkariak ez du ulertzen PSE-EEren jarrera ponentziatik kanpo egoteagatik. “Denon artean aurrera egin behar dugu, eta Legebiltzarreko ponentzia da lekurik onena hori egiteko. Ez dakigu azken sei hilabetetan zer gertatu den edo zeintzuk diren arrazoiak PSE-EE ponentziatik at egoteko, hasieran parte hartu zuelako. Ez dugu sozialisten jarrera ulertzen, are gehiago, ezker abertzaleak aurrerapausoak eman dituenean, esate baterako, kartzelatik irten ziren ETAko presoek egindako Durangoko adierazpena dela eta.  

Azkenik, Iturratek Espainiako Gobernuaren mugimendu eza salatu du, hainbeste sufritu duen gizarteak ez duelako merezi. “Hilabeteak dira Urkullu lehendakariak Rajoyrekin biltzeko deia egin duela, eta, beraz, konpromisoa eta seriotasuna eskatzen diogu Espainiako presidenteari. Gizarteak merezi du”, amaitu du Iturratek.