Prentsa Aretoa
2014/01/23
Egibar: “ETA bizirik dagoela irudikatu nahi du Estatuak arazo politikoari ez eusteko eta, PSE eta PPren gainbehera ekiditeko”
EAJ Legebiltzar Taldeko bozeramaileak erakundearen amaiera ahalbidetu eta espetxe politika berri bat egiteko exijitu dio Madrili.
GBBko presidente eta EAJ Legebiltzar Taldeko bozeramaile den Joseba Egibarrek ETAren amaiera moteltzea egotzi dio Espainiako Gobernuari. “ETA bizirik dagoela irudikatu nahi du arazo politikoari ez eusteko eta PSE eta PPren gainbehera ekiditeko”, argudiatu du.
Madrildik aurrerapausorik ematen ez bada ere, ETAri armak entregatu eta erakundea desegiteko eskatu dio. Bide horretan, berretsi du EAJ-k espetxe politika berri baten alde egin eta bakea eta bizikidetza bultzatzen jarraituko duela Legebiltzarrean eratu den batzordearen bidez. Eztabaida gune honetatik kanpo gelditu diren PSE eta PPri “beldur eszenikoa gainditu” eta elkarrizketa gunearekin bat egiteko gonbitea luzatu die, “Legebiltzarrean ez bada, elkarrizketa beste guneren batean egin beharko delako”.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15