Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2014/01/15

Bakegintzako gaiak Bake Ponentzian eztabaidatzea adostu du Eusko Legebiltzarrak

Joseba Egibar EAJko Legebiltzar Taldeko bozeramaileak alderdi konstituzionalistei galdetu die ea zergatik eztabaidatzen duten EH Bildurekin bilkuretan eta ez, aldiz, ponentzian.

rss Ezagutzera eman
Bakegintzako gaiak Bake Ponentzian eztabaidatzea adostu du Eusko Legebiltzarrak

ARGAZKIA JAITSI

Eusko Legebiltzarreko Diputazio Iraunkorrak Bake Ponentziaren garrantzia azpimarratu du beste behin ere, bakegintzako gaiak aurretik eztabaida gune honetan landuak izan daitezen eskatzen duen proposamen baten bidez.

Onartutako ekimenak azken asteotan gertatutako hainbat ekintza aipatzen ditu, besteak beste, “presoen kolektiboak eginiko garrantzizko adierazpena, haien bitartekarien atxiloketaren larritasuna, gertatu den manifestazio eskubide ariketaren galarazpena eta euskal gizarteak emandako erantzun ikaragarria”, gai hauek guztiak, bakegintzako gainerakoak bezala, Bake Ponentzian eztabaidatuak izan behar direla berresteko.

EAJrena izan da proposamena eta EH Bilduren babesarekin onartua izan da. Alderdi konstituzionalistek, berriz, aurka bozkatu dute. “Zergatik eztabaidatzen duzue EH Bildurekin Bilkura eta batzordeetan eta ez, aldiz, Bake Ponentzian”, galdetu die zuzenean PSEri, PPri eta UPyDri EAJ Legebiltzar taldeko bozeramailea den Joseba Egibarrek.

Egibarrek azaldu du “ulertezina” egiten zaiola hiru alderdion jarrera “antzezlana egiten dutelako eztabaidaren bidetik balizko irtenbidea bilatu ordez”. Amaitzeko, Bake Ponentziaren balioa azpimarratu du “talde parlamentarioei patxadarekin eztabaidatzeko aukera ematen dielako, kamera eta antzezlanengandik urrun”. Helburu hori lortzeko, Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako Bake Planaren balioa ere defendatu du Egibarrek. “Eutsi egingo diogu jarrera honi, ez dezazuela zalantzarik izan”, ohartarazi du.