Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2014/01/01

“Itxaropen konprometitua eta adostasuna ezinbestekoak izango dira gure herriak dituen erronkak lortzeko”

GBBko presidente eta EAJ Legebiltzar Taldeko bozeramaile den Joseba Egibar komunikabideen aurrean agertu da Iñigo Urkullu lehendakariaren urte amaierako hitzaldia baloratu eta helarazitako mezuaren bi hitz garrantzitsuenen esanahia azpimarratzeko: itxaropen konprometitua eta adostasunarena.

rss Ezagutzera eman
“Itxaropen konprometitua eta adostasuna ezinbestekoak izango dira gure herriak dituen erronkak lortzeko”

ARGAZKIA JAITSI

Burukide jeltzaleak aurreratu duenez, itxaropen konprometitua eta adostasuna ezinbestekoak izango dira gure Herriak dituen erronkei aurre egiteko. Alegia, krisi ekonomikotik ateratzeko, bakea eta bizikidetza bultzatzeko eta gero eta menpekotasun gutxiago eta askatasun gehiago izango duen gure Herriaren etorkizuna bermatzeko. “Erronka guzti hauek alderdi guztien ahalegina eta konpromisoa eskatzen dute, eta hori da, hain zuzen ere, Lehendakariak utzi digun lekukoa etorkizuneko erabakietan asma dezagun, Lehendakaritza eta gainerako erakundeekin batera”.

EPPK presoen kolektiboak aditzera emandako agiriari buruz galdetuta, Egibarrek berretsi du “errealitate ariketa” egin dutela presoek, ETAk estrategia armatua utzi zuenetik bi urte eta Sortuk bere estatutuak ezagutarazi zituenetik hiru pasa direnetik. Ildo horretan, adierazi du “pausuak eta erabakiak denbora epe zabalean ematen ari direla eta beharrezkoa dela erantzukizunak argitzen hastea. Hori dela eta, ETAri eskatu dio komunikatuaren irakurketa pausatua egin dezala bertan presoen iraganean babestu eta kartzelara eraman zituen estrategiari uko egiten diotela ikus dezan. Egibarrek adierazi du ez dakiela non eta zeinen eskutik egin ahal izango den ETAren armagabetzea, baina, azken hilabeteotan agertzen ari diren berriak ikusita, ez du baztertu datozen aste edo hilabetetan aurrerapausorik eman litekeenik.

Kazetariek Eusko Legebiltzarrean eratuko den autogobernuaren inguruko ponentziari buruz ere galdetu diote eta burukide jeltzaleak ziurtatu du bere alderdia “adostasun zabalena” lortzen saiatuko dela. Hori bai, ohartarazi du EAJk ez duela inongo betorik onartuko. Bestalde, jakinarazi du Eusko Alderdi Jeltzaleak “interes handiarekin” jarraituko dituela aurten Eskozian eta Katalunian emango diren bi hitzorduak.

Amaitzeko, Igeldori buruz mintzatu da ezker abertzalearen jarrera salatzeko: “Kontsulta egin zuten loteslea izango ez zela esanez eta, ondoren, kontsulta hori erabili dute Donostiako auzoaren desanexioa bultzatzeko”. Hau guztia Gipuzkoako Aldundiak eta Bilduk orkestratutako “zentzugabekeria” izan dela ondorioztatu du eta orain “ikusi beharko dela ea arazoa erakundeetatik konpontzea posible den”.