Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2013/12/29

“Presoen kolektiboak errealitate ariketa egin du eta orain presoei dagokie aurrerapausuak ematea”

EAJ Legebiltzar taldeko bozeramaile eta GBBko presidente den Joseba Egibarrek begi onez ikusi du atzo presoen kolektiboak ezagutarazi zuen komunikatua “ETAk estrategia armatua utzi zuenetik bi urtetara eta Sortuk bere estatutuak ezagutarazi zituenetik hirura ailegatzen den edukiz betetako errealitate ariketa” dela iruditzen zaiolako.

rss Ezagutzera eman
“Presoen kolektiboak errealitate ariketa egin du eta orain presoei dagokie aurrerapausuak ematea”

ARGAZKIA JAITSI

Izan ere, presoen kolektiboak “eragindako mina eta sufrimendua onartu, kartzelara eraman zuen estrategiari uko egin eta legalitatearen barruan egindako norbanako irteeraren aldeko apustua egiten du”. Eta aldaketa hau, -azpimarratu du- “aurrerapausoa da”.

Hala ere, Egibarrek jakinarazi du aldaketa hau eraginkorra izateko, presoek komunikatuan aipatzen diren erabakiak praktikara eraman beharko dituztela”. Hau da, “birgizarteratzeko beren esku dituzten ahalbide guztiak erabili beharko dituztela, beste bi edota hiru urte itxaron gabe”.