Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2013/12/26

Ortuzar: “Beharrizan bat daukagu eta Euskadiren etorkizunerako aukera bihurtu behar dugu"

Andoni Ortuzar EBBko presidenteak eta Joseba Egibar EAJren legebiltzar taldeko bozeramaileak Legez Besteko Proposamena erroldatu dute Legebiltzarrean, "autogobernuaren egungo egoera aztertuko duen Ponentzia berezia eratzeko, Euskal Herriaren borondate politikoaren adierazpen gisa”.

rss Ezagutzera eman
Ortuzar: “Beharrizan bat daukagu eta Euskadiren etorkizunerako aukera bihurtu behar dugu

ARGAZKIA JAITSI

Euzko Alderdi Jeltzaleak, erroldatutako Legez besteko Proposamenean, eskatzen du “dagokion Batzordearen bidez, bere baitan, autogobernuaren egungo egoera aztertuko duen Ponentzia berezia eratzea; eta autogobernu hau eguneratzeko oinarriak bidera ditzan, Legebiltzar honetan ordezkatuta dagoen Euskal Herriaren borondate politikoaren adierazpena delakoan”

Era berean, eratuko den Legebiltzar-Ponentziak bere kabuz zehaztuko ditu lan hau garatzeko prozedura eta egutegia.

Andoni Ortuzarrek adierazi duenez, “beharrizan bat dugu une honetan, eta etorkizunerako aukera bilakatu behar dugu gure Herriarentzat. Oraingo marko juridiko-politikoa duela 35 urte onartu zen, eta Gernikako Estatutuan gorpuztuta dago. Hori berraztertu behar dugu, hain zuzen”.

EAJ elkarrizketarako eta akordiorako gogoz joango da Ponentzia horretara, eta gainontzeko indar politikoak ere halaxe joango direla uste eta espero du EBBko presidenteak.

 “Guk lan honi ekingo diogu, ardura osoz eta ilusioz; baina, batez ere, argi izanik gure estatus juridiko-politikoa erabakitzea euskal alderdi politikooi eta, batez ere, euskal herritarroi dagokigula”, amaitu du Andoni Ortuzarrek.