Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2013/12/19

Gobernuko ordezkariaren figura eta eskuduntza desagertzea eskatu du Legebiltzarrak

“Ordezkaritza espainiako interesen gotorleku bihurtu da, eta bere eskumenetatik haratago joaten da”, argudiatu du Egibarrek.

rss Ezagutzera eman

Legebiltzarrak Gobernuko Ordezkariaren figura eta eskuduntzak desagertzea eskatu du. Izan ere, argudiatu duenez, “herritarren oinarrizko eskubide eta askatasunak murrizten ditu”. EAJren Legebiltzar taldeko bozeramaileak, Joseba Egibarrek, azaldu du ordezkariaren figura 80. hamarkadan sortu zela, eta horren helburua zela Espainiak Euskadin zituen eskumenak defendatzea. Baina, gaur egun, Carlos Urquijo ordezkariaren papera “haratago” joaten da eta “Espainiako interesen gotorleku bilakatu da”. Ildo horretan azpimarratu du “Gernikako Estatutuaren garapena behar bezalakoa izan balitz, askoz ere funtzio mugatuagoak izango lituzkeela Espainiak eskumen gutxiago izango lituzkeelako Euskadin”.

Egibarrek gogoratu duenez, ordezkaria ez da herriaren bozken ondorioz aukeratu eta ez da, inondik inora, “koordinaziorako bulego bakan bat, baizik eta Guardia Zibilaren erakustaldia Euskadiko errepide guzietan bultzatzen duena”. Amaitzeko erantsi du Estatuak “nahiko balu, baduela zer egokitu eta non aurreztu”.

EAJ eta EH Bilduren aldeko bozekin onartu da eskaera, Gobernuaren ordezkariaren figura eta eskuduntzak desagertzekoa.