Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2013/12/19

Kutxabankek ehun industrialaren alde lan egiten jarraitzeko eskatu du EAJk

Josune Gorospek, EAJko legebiltzarkideak, gogoratu du Jaurlaritza ez dela Kutxabankuen jabe, baizik eta Kutxabank hiru kutxen arteko “adostasun handiaren bidez sortutakoa” dela. Esan duenez, espero du bere zereginetan onurak eta lorpen handiak izatea, “Gizarte-Ekintza ziurtatu ahal izateko”.

rss Ezagutzera eman
Kutxabankek ehun industrialaren alde lan egiten jarraitzeko eskatu du EAJk

ARGAZKIA JAITSI

Legebiltzarrak Kutxabanki eskatu dio jarrai dezala euskal enpresen babesean inplikatuta, finantzazio lehiakorra bermatuz, eta ahalbidetuz beharrezko etekinak lortzea, akziodunen gizarte-ekintza bermatzeko. Hori guztia, egin dezala profesionaltasun-kriterioz.

Gorospek Kutxabank animatu du, Euskadiko ehun industrialaren alde lan egiten jarrai dezan; eta gogoratu du Jaurlaritza ez dela Kutxabanken jabe, baizik eta hiru kutxen arteko “kontsentsu handiaren bidez sortutakoa” dela. Esan duenez, espero du bere zereginetan onurak eta lorpen handiak izatea izatea, “Gizarte-Ekintza ziurtatu ahal izateko”.

Legebiltzarkide jeltzaleak defendatu duenez, Kutxabankek gizartearen konfiantza osoa du. Hori hala da, urteetan egindako lanari esker: lehenbizi, hiru euskal kutxek egindako lanagatik, eta gero, banku izanda eginiko lanagatik. Kritikatu du EH Bilduk beti daukala aitzakiaren bat, “euskal bankuari bere izen ona zapuzteko asmoz”.

“Bilduk bidean harriak jartzen dizkio Kuntxabaki; eta horrek argi erakusten du zer nolako tartea dagoen herriaren eta EH Bilduren artean”, nabarmendu du Gorospek.