Prentsa Aretoa
2013/12/18
Lopez exekutiboaren Administrazioan langileak kontratatzeko “arinkeria” kritikatu du EAJk
Leire Corralesek, EAJko legebiltzarkideak, Patxi Lopez kritikatu du, administrazioko langileak hautatze-prozesurik gabe kontratatu zituelako; eta baita lehendakaria zenean emandako diru-laguntzengatik, bai gobernuak bai bere gain zeuden erakunde publikoek emadakoengatik.
Legebiltzarkide jeltzaleak Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren (HKEE) txostenetan oinarritu du bere zentsura. Zehazki, 2009 eta 2010 ekitaldietako txostenetan, Euskal Administrazioaren erakunde eta sozietateei buruzkoak, zeinak asteazkenean aurkeztu ziren Legebiltzarrean.
Sozialisten legealdiaren hasieran, “kristalezko poltsikoak” kudeatzeko “irrika” adierazi zuen Lopezek. Corralesek kritikatu duenez, “irrikak irrika baino ez dira izan”. Izan ere, langileen kontratazioetan, areagotu egin dira “irregulartasunak eta ez betetzeak”. Horixe diote, hain zuzen ere, HKEEren txostenek. Horien arabera, 2009 eta 2010 urteetan, bikoiztu egin ziren nahieran (inongo hautatze-prozesurik gabe) egindako kontratazioak.
Jaurlaritza sozialistak goraipatutako “Gobernu Irekia”, EAJko legebiltzarkideak adierazi duenez, “gutxi batzuentzat baino ez zen irekia, kontratazioen arinkerian izan baita irekia”. Corralesek Urkulluren eredua kontrajarri du: “hitzetik ekintzetara pasatu da”, Jaurlaritzaren eta erakunde publikoen egitura murriztu baitu.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15