Azaroaren 25, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

Prentsa Aretoa

2013/12/18

"Ezker Abertzaleak biolentziaren erabilpen ez legitimoa egotzi nahi digu Cabacas auzian"

Iñigo Cabacas hil zenean "EAJk ez zeukan inongo ardura politikorik Ertzaintzan", esan du Maria Eugenia Arrizabalaga legebiltzarkideak.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

Maria Eugenia Arrizabalaga EAJko legebiltzarkideak eta GBBko bozeramaileak adierazi duenez, “Cabacas auzia benetan larria eta tristea izan da, eta erantzukizun penal eta politikoak argitu egin behar dira. Epaileak pertsonak eta ekintzak identifikatzen ari direla kontutan hartuta".

"Legebiltzarrean ikerketa batzordean eratzeak nahasmena sortu eta manipulaziorako bakarrik balioko luke. EAJ biolentzia aintzakotzat zuten estrategia politikoen erdian kokatu nahi du EH Bilduk, bere estrategia politiko militarrarekin parekatzeko asmoarekin”, azaldu du Maria Eugenia Arrizabalagak.

EAJko legebiltzarkideak salatu duenez, “ezker abertzaleak biolentziaren erabilpen ez legitimoa zintzilikatu nahi dio EAJri Cabacas auziaren bidez, eta hori ez da, inondik inora, kasua argitzeko bidea".