Prentsa Aretoa
2013/12/16
"EH Bildu Ertzaintzaren aurkako estrategia egiten ari da bere helburu politikoak lortzeko"
Iñigo Iturrate legebiltzarkideak adierazi duenez, EAJren konpromiso sendoa da 'Cabacas auziaren' gertaerak argitzeko, “baina ez dugu Ertzaintzaren eta Jaurlaritzaren kontrako estrategia onartuko, edo hainbat urtetako beste estrategia politiko bat justifikatzeko”, ezker abertzaleari aipamena eginez.
Iñigo Iturrate EAJko legebiltzarkideak adierazi duenez, Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeak ez du Jorge Aldekoa Ertzaintzaren buru berriaren eta Estefania Beltran de Heredia Segurtasun sailburuaren agerraldiak onartuko Eusko Legebiltzarrean Cabacas auziaren inguruan hitz egiteko; izan ere, “hori eskatzen duena Ertzaintzaren eta Aldekoaren beraren aurkako estrategia egiten ari delako”,
Legebiltzarkide jeltzaleak eta Legebiltzarreko Bigarren Idazkariak EAJren konpromiso sendoa agertu du gertaerak argitzeko, “baina ez dugu Ertzaintzaren eta Jaurlaritzaren kontrako estrategia onartuko, edo hainbat urtetako beste estrategia politiko bat justifikatzeko”, esan du Iturratek ezker abertzaleari aipamena eginez.
Eusko Legebiltzarreko Erakunde batzordeak, azkenik, astelehen honetan baztertu du EH Bilduren ekimena Jorge Aldekoak eta Estefania Beltran de Herediak agerraldia egin zezaten.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15