Prentsa Aretoa
2013/12/16
Legebiltzarrak aurrera egin du Trebiñu Euskadin sartzea eskatzeko
Erakunde batzordeak txostena onartu egin du Diputatuen Kongresura lege proposamena eramateko; eta, beraz, Euskadi eta Gaztela-Leongo probitzien arteko mugak aldatu eta Trebiñuko gunea sartzeko Araban.
Eusko Legebiltzarrak beste pausu bat eman du zilegiko aldaketak eskatzeko, eta, horrela, Burgoseko Trebiñu gunea Araban sartu ahal izateko.
Legebiltzarreko Erakunde batzordeak txostena onartu egin du Diputatuen Kongresura lege proposamena eramateko; eta, beraz, Euskadi eta Gaztela-Leongo probitzien arteko mugak aldatu eta Trebiñuko gunea sartzeko Araban.
Hurrengorako, Legebiltzarrak behin betiko txostena onartu beharko du eta Kongresuan zein legebiltzarkidek ekimena defendatuko duten hautatu beharko ditu.
Xabier Agirre ABBko presidenteak eta EAJko legebiltzarkideak, eta EH Bildu eta PSE alderdiek proposamenaren alde egin dute, Araba eta Burgos probintzien arteko mugak aldatzeko, Kongresuan lege organikoz onartu behako den ekimena. Horregatik, ekimena horrek ez du Gaztela-Leongo Batzar Nagusien aurkako erabakia kontuan hartu behar.
Prozesu hau guztia, Trebiñu eta Argantzun herrietako Udaletan jaio zen, martxoan udal bietan onartu baitzuten Gaztela-Leongo erkidegotik irten eta Euskal Autonomi Erkidegoan sartzeko.
Nabarmenak...
Eusko Legebiltzarra
2024/11/21
Eusko Legebiltzarra
2024/11/14
Eusko Legebiltzarra
2024/10/31
Eusko Legebiltzarra
2024/10/24
Eusko Legebiltzarra
2024/10/17
Berri ikusiagoak...
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/05/14
Eusko Legebiltzarra
2023/08/01
Eusko Legebiltzarra
2024/06/20
Eusko Legebiltzarra
2024/02/15